Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Arroabeko VII. Ipuin lehiaketako sari banaketa. ANTOLAKUNTZA
Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketak baditu sarituak

Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketak baditu sarituak

S.U.

zestoa.

Sábado, 5 de abril 2025, 20:14

Arroabeko zazpigarren Ipuin Lehiaketaren sari banaketa burutu da dagoeneko. Ezkaizto Auzo Elkarteak, Arroako eskolaren laguntzarekin, 2019tik geroztik urtero antolatzen du lehiaketa hau. Aurtengo edizioan 27 ipuin aurkeztu dira, lau mailatan banatuta. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileak, eta Amaia Sarriegi eskolako irakaslea.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, Adonai Etxeberriaren 'Ume arraroa' saritu dute. Epaimahaiaren arabera, «ipuin borobila da, ongi idatzia eta formalki egokia». Gainera, adin horretan autismoa gaitzat aukeratzea azpimarratzekoa dela adierazi dute.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Jare Manterolaren 'Ilargiko abenturak' izeneko lana saritu dute. Irudimenez beteriko ipuina dela nabarmendu dute eta ondo harilkatua. Epaimahaiaren arabera, «istorio borobila» osatu du, amaiera politarekin. Kategoria honetan, oro har, maila ona egon dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta aipamen berezi bana egin nahi izan diete aurkeztutako honako ipuinei, bien originaltasunagatik: 'Laiaren ipuina' (Mara Giusti) eta 'Naranjen uhartea '(Irati Iribar).

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, 'Alaia eta eskolako misterioa' saritu dute, Nahia Doñelfarenarena. «Ondo jositako istorioa da, betegarririk gabea. Hasiera eta amaiera lotzen ditu, eta ezinegona ondo adierazten du», azaldu dute. Gainera irakasgaia eskaintzen duela ere azpimarratu dute.

Azkenik, helduen maila Maria Iribarrenaren 'Katebegiak' aukeratu dute. Narratzaile gisa aukeratutako pertsonaiaren ikuspegia kontuan hartuta, bidaia estatiko bat da, urtaroen eta belaunaldien aldaketa irudikatzen dituena. «Kontrasteak nabari dira, bizitzaren eta heriotzaren arteko esaterako». Bestalde, maila honetan aipamen berezia jaso du ere 'Ama' izeneko ipuinak (Josune Larrañaga).

Ipuin guztiekin liburuxka bat osatu dute, eta Txara dendan jarri dute eskuragarri, auzotarrek txandaka irakurri ahal izan dezaten. Iaz bezala, lehiaketan aurkeztu diren ipuinen irakurketa egingo da, hala nahi duten parte hartzaileekin. Ipuinen katea apirilaren 8an izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketak baditu sarituak