Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko txapelketako parte hartzaileak. ANTOLAKUNTZA

Zestoa

Artzain txakurren arraza libreko Gipuzkoako Txapelketa jokoan, igande honetan

Sei artzain eta sei txakur arituko dira XXV. edizioan. Hitzordua 17:30ean izango da Lauiturri inguruan

S. U.

ZESTOA.

Miércoles, 4 de septiembre 2024, 19:51

Igande honetan, hilak 8an, Amabirjin jaietako programaren baitan, Artzain txakurren arraza libreko Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da. Hitzordua 17:30etik aurrera izango da Lauiturri inguruan.

Publicidad

Sei artzainek eta sei txakurrek hartuko dute parte XXV. edizioan. Parte hartuko dutenek hauek izango dira: Asier Dakosta eta bere txakurra 'Zeru' (Aretxabaleta), Inaxio Etxeberria eta 'Mixx' (Azpeitia), Jabier Gastañaga eta 'Cool' (Antzuola), Manuel Gorriti eta 'Turbo' (Aizarnazabal), Peio Segurola eta 'Kai' (Matxinbenta), eta Xabier Gastañaga eta 'Sandy' (Antzuola).

Epaileak Bittor Bengoetxea eta Mikel Garate izango dira.

Hala, aurten ere txakurren lana ikusi eta aztertzeko aukera izango dute Zestoara bertaratzen direnek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad