Borrar

Zestoa

Baserritarren eta artisauen azoka egingo dute bihar Arroabean

S. U.

zestoa.

Viernes, 15 de noviembre 2024, 19:23

Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, Txara kooperatibaren laguntzarekin, baserritarren eta artisauen azoka egingo da bihar, igandea, goizeko 10:00etatik 14:00etara Arroabean.

Urteroko azoka pixkanaka-pixkanaka hazten ari da. Aurten, esaterako, 60 postu izango dituela nabarmendu dute antolatzaileek, horietako asko Zumaiatik etorritako ekoizleenak, eta besteak inguruko herrietakoak. Bitxiak, otarrak, zapatak, arropak, osagarriak, etxeko dekorazioa, egur lanak, ogia, gazta, barazkiak, odolkiak, foie, pastelak, antxoak, yogurtak, marmeladak, sagardoa, garagardoa, ardoa, taloak... Denetik egongo da lau gunetan banatuta.

Gainera, 12:00etan, Kantu poteoa egingo da. Tren eta autobus zerbitzua erabiltzea gomendatzen dute. Dena den, autoentzako aparkalekua egongo da industriagunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baserritarren eta artisauen azoka egingo dute bihar Arroabean