![Gazte egunarekin hasiko dituzte bihar Amabirjinak zestoarrek](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/30/97589521--1200x840.jpg)
Zestoa
Gazte egunarekin hasiko dituzte bihar Amabirjinak zestoarrekSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
Gazte egunarekin hasiko dituzte bihar Amabirjinak zestoarrekSara Utrera
zestoa.
Jueves, 29 de agosto 2024, 21:45
Zestoako Amabirjinak bihar hasiko dira, Gazte Egunarekin, eta honenbestez asteburu honetan eta datorrenean askotariko ekintzaz gozatzeko aukera izango da herrian.
Bihar, goizeko 11:30ean hasita, XXXVII. Ondarbasora Igoera egingo da. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa honetan, 16 urtetik gorakoek hartuko dute parte. Sari banaketa 13:00etan egingo da.
Eguerdi partean, bertso poteoa izango da Sustrai Colina, Aitor Bizkarra eta Bittor Altuberen eskutik. Horren ostean, 14:15ean hasita, herri bazkaria ospatuko da plazan, 'Antton ao pobo – Etxera' herri ekimenak antolatuta. Arratsaldean, 17:00etan, Dj festa iragarri dute, kiroldegiko atarian, HGS, Costmix eta 3rekin. 18:30ean, Sakatu elek-trotxarangaren txanda izango da eta 22:00etan Goxua'n salsa eta Bengo taldeen emanaldiak, Laranjadi plazan.
10:00etako Idiakaitx txistulari taldearen dianarekin eta 12:30eko mezarekin hasiko da igandeko eguna. 13:15ean, herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Angela Macazaga Barrutia eta Ignazio Aizpurua Manzisidor izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute. 14:30ean bazkaria izango dute Jubilatuen etxean.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, herri kirolak izango dira frontoi zaharrean. Aizkolariak Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi izango dira eta harrijasotzaileak, berriz, Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Jon Unanue 'Goenatxo II' eta Jokin Eizmendi. Esatari lanetan, Joxe Angel Sarasola arituko da. 19:00etan, Arineketan emanaldia hasiko da plazan.
Atseden egun batzuen ostean, jaiek irailaren 6an jarraituko dute txupinazoaren jaurtiketarekin, herriko elkarte gastronomikoen eskutik. Hilaren 9ra arte, Zestoan hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da: jolasak, kalejirak, zekorketak, pilota partidak, paella lehiaketa, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta, XXV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, edota umeen eguna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.