Borrar

Zestoa

Hasi da 'Zestotik Mahaira' II. Agroekologia Zikloa eta hilaren 17an izango da hurrengo saioa

Ekitaldiak urtarrilaren 29ra bitartean izango dira, eta besteak beste, sukaldaritza tailerra eta ekoizpen duinaren eta kontsumo herrikoiaren hitzaldiak izango dira

Eli Aizpuru

zestoa.

Jueves, 9 de enero 2025, 20:26

Aste honetan bertan hasi da 'Zestotik Mahaira' II. Agroekologia Zikloa. lehenengo saioan 'Elikadura sistema osasunaren begiradatik' izeneko hitzaldia eskaini du Alonderon Goiuri Alberdi Asunek, Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Ekosozialerako Behatokiko adituak.

Urtarrilaren 29a arte iraungo dute zikloaren barruko saioek. Hurrengoa, datorren ostiralean, hilaren 17an izango da. Haurrentzako 'Koxinatu sukaldaritza tailerra eskainiko da, Arroagoian. Herri Etxean izango da saioa eta ordu eta erdiko iraupena izango du, 17:00etatik 18:30era bitartean.

Sukaldaritza tailerrean parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da eta horretarako epea urtarrilaren 15ean bukatuko da. Izena emateko 943 14 70 10 (5 luzapena) deitu edota ingurugiro@zestoa.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.

Urtarrilak 22, asteazkena. Trebatu programaren aurkezpena izango da, 18:30ean, Alonderon.

Trebatu proiektua lehen sektorean beren proiektu profesionala garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago. Ekimen horri esker, ekintzaileak (trebalariak) bere ideia edota proiektua frogatu eta garatzeko aukera du. Horretarako, nekazaritzan lanean aritzeko guneak (trebatze guneak) eskaintzen dira eta bertan beharrezko formakuntza eta aholkularitza jaso Horri esker, Gipuzkoako lehen sektoreak duen errelebo faltari aurre egin nahi zaio, eta ondorioz tokiko elikagai ekoizpena bultzatu.

Azkenik, urtarrilaren 29an, 'Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia' hitzaldia eta dastaketa izango dira, Biolurren eskutik, 18:30ean, Alonderon.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi da 'Zestotik Mahaira' II. Agroekologia Zikloa eta hilaren 17an izango da hurrengo saioa