Zestoa
Herritarren aldetik «jarrera desegokiak» salatu ditu udalak hainbat obretanSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
Herritarren aldetik «jarrera desegokiak» salatu ditu udalak hainbat obretanE. A.
zestoa.
Viernes, 26 de julio 2024, 20:29
Zestoako Udalak hainbat obra egin ditu Uztapide plazako parkea egokitzeko eta baita Zubiaurreko aisigune berria egiteko ere. Gaur, larunbata, irekiko da estreinakoa eta abuztuaren hasieran, berriz, Zubiaurreko gunea. Honen inguruan, herritarren aldeko jarrera desegokiak salatu ditu erakundeak. Izan ere, guneak obretan dauden bitartean eta ondorioz, hesiz inguratuta, «jendea barrura sartu eta amaitu gabeko tresnak era desegokian» erabili dira.
Uztapide plaza ondoko parkean ezarri den tranpolin berriak, esaterako, kalteak jasan ditu; eserleku berrien babesgarriak erre egin dituzte; obretarako materiala apurtu eta lehortu gabe zegoen kautxuzko lur berria erabat kaltetua izan da. Ondorioz, konponketa kostuak igotzeaz gain, lanak berriro egin behar izan dira. Bestalde, Zubiaurren ere jendea sartu eta zabor ugari agertu da bertan.
Udalak gogorarazi du lan hauek aurrekontu parte- hartzaileetan atera zen proiektuetako bat izan zirela eta hainbat herritarren bozkari esker ari direla egiten. Halako jarreren arriskuaz ere ohartarazi du. «Hainbat herritarren jokabide desegokiek herritar guztiak kaltetzen ditu eta bada garaia jarrera hauek alde batera uztekoa», dio erakundeak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.