Zestoa
'Hitzetik Loratu' egitasmoa abiatu dute Zestoan martxoan eta apirileanSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
'Hitzetik Loratu' egitasmoa abiatu dute Zestoan martxoan eta apirileanEli Aizpuru
Zestoa.
Lunes, 10 de marzo 2025, 20:48
Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 23an eta egun horren bueltan elkartu dira hainbat eragile Zestoan eta horri lotuta 'Hitzetik Loratu' egitaraua osatu dute. Martxoan hasi eta apirilaren bukaera artean ahozkotasuna nahiz literatura lantzeko saioak antolatu dituzte haur, gazte eta helduentzako.
Ostegun honetan, martxoak 13, irakurle gazteen kluba egingo da, 9-11 urte artekoentzat. Taldean irakurtzeaz gozatzeko saioak dira eta 16:45etik 17:45era izango da estreinakoa, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.
Martxoaren 14an eta 21ean, Komiki tailerra ere izango da, Axpi marrazkilariarekin, 12-16 urte artekoentzat. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara emango ditu saioak, liburutegian (aurrez izena emanda egon behar da).
Martxoaren 15ean eta 29an, bestalde,ahozkotasun tailerra emango du Amaia Elizagoien 'Amelie' ipuin kontalariak. Bertan ipuinak kontatzen ikasi, en-tzulearen arreta geureganatzeko trikimilaikuak ezagutu eta ahoz-kotasuna landuko da, besteak beste. 10:00etatik 12:30era izango dira saioak eta aurrez izena emanda egon behar da.
Behin martxoko egitaraua osatuta, apirilean ere saio ugari izango dira. Honakoak dira: Apirilaren 1ean, asteartea. Irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazarrekin. Helduentzat, arratsaldeko 17:00etan, Arroabean. Bestalde, HH3tik gorako haurrentzat, 'Kontaidazu ipuin bat' saioa, 17:30ean, liburutegian.
Apirilaren 2an, Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako sari banaketa egingo da. 16:45ean, plazan.
Apirilaren 4an, Emeen Kemen, helduentzat ipuin kontaketa aurreikusten da, Maider Alcelairekin. 19:00etan, Kultur Etxean.
Apirilaren 8an, asteartea. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako ipuinen irakurketa dago, arratsaldeko 16:45ean, Arroabean.
Aizarnan berriz, egun berean, Mundu zabaleko ipuinen kontaketa egingo da, 17:30ean.
Apirilaren 11n. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 16:30ean, Arroabean.
Apirilaren 15ean. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, arra-tsaldeko 17:30ean, liburutegian.
Apirilaren 23an. 'Itsasoko sekretuak' ipuin kontaketa, Ameli kontalariarekin. 12-36 hilabeteko umeentzat, goizeko 11:30ean eta 12:15ean, liburutegian.
Apirilaren 24an. Isilka ipuin kontaketa, Maite Franko kontalariarekin. 4-8 urteko umeen -tzat. 17:30ean, liburutegian.
Azkenik, apirilak 26an, Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz tailerra, 2-5 urteko umeentzat. 11:30ean, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.