Borrar

Zestoa

Kiroldegiko bazkintza berritzeko aukera urtarrilaren 31ra bitartean

El Diario Vasco

zestoa.

Martes, 7 de enero 2025, 20:18

Zestoako Udalak dagoeneko martxan du 2025 urteari dagokion kiroldegiko bazkidetza kanpaina berria eta urtarrilaren 31ra bitartean luzatuko da.

Urteko bazkidetza egiteko aukerarekin batera sei hilabetekoa egiteko aukera ere izango dela aurreratu dute kiroldegiaren arduradunek. Hori bai, sei hilabeteko bazkidetza eginez gero, urtarriletik ekainera edo uztailetik abendura izan beharko du.

Prezioak

Prezioa dagokionez, hauexek izango dira: 12 eta 15 urte artean, 47,99 euro; ikasleak 16 eta 24 urte artean, 106,64 euro; 16 urtetik gorakoak, 159,95 euro; 65 urtetik gorakoak, 106,64 euro; sendikoa (24 urte) 346,57 euro.

Zestoako kiroldegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:00etara da, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 16.00etatik 19:00etara bitartean.

Informazio gehiago kiroldegiko harrerara jo behar dute interesatuek edota Zestoako Udalaren webgunean ere egin daiteke kontsulta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kiroldegiko bazkintza berritzeko aukera urtarrilaren 31ra bitartean