Zestoa
Lagapen hitzarmena sinatu dute Zestoako Udalak eta Argiola komunitateakZestoa
Lagapen hitzarmena sinatu dute Zestoako Udalak eta Argiola komunitateakEl Diario Vasco
zestoa.
Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:07
Zestoako Udalak eta Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak lagapen hitzarmena sinatu duteizarnan eta Arroabean eguzki plakak eraikin publikoetako teilatuetan jartzeko. Udalak Argiolari Aizarnako pilotalekuko teilatua eta Arroabean, berriz, eskolako teilatuaren zati bat lagako dio.
Publicidad
Lagapen hitzarmen honi esker, Argiola komunitateak bere energia berriztagarria sortzen hasteko proiektua abiaraziko du. Bi auzoetako eraikinak eraikin publikoak izanik, Arroan bertan udal kontsumoa berriztagarrien bidez asetzen hastea da udalaren nahia, horretarako teilatuaren zati bat udalak baliatuko du eguzki plakak jartzeko eta beste zatia Argiolari utziko dio. Aizarnan, pilotalekuko teilatua Argiolarentzat izango da, eta Aizarnako eskolako teilatua, berriz, udalak erabiliko du.
Bestalde, Zestoako Udalak Aizarnako eskolako teilatuan eta Arroabeko eskolako teilatuan eguzki plakak 2025ean zehar jartzea aurreikusten du. Udala trantsizio energetikoaren arloan egiten ari den lanketa eta estrategiaren baitan, dagoeneko energia berriztagarrien lehenengo gunea martxan du. Kiroldegiko teilatuan jarrita dauden eguzki plaken bidez sortzen den energia %100ean Udalak bere erabilerarako da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.