Zestoa

Nerabeen parte-hartze prozesuko bilera jubilatuen tabernan bihar

12-16 urte bitartekoei lehen fasean jasotako proposamenak aurkeztuko zaizkie

Sara Utrera

ZESTOA.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Nerabeen parte-hartze prozesuko bilera egingo da bihar, ostirala, 19:00etan, jubilatuen tabernan.

Publicidad

Eskoletan egin diren parte-hartze prozesuan parte hartu duten nerabeei luzatu diete bertaratzeko deialdia eta bileran landuko diren puntuak honakoak izango dira: Eskoletan jasotako proposamenak aurkeztu; Udalak proposamenak nola ikusten dituen azaldu (egingarriak diren, martxan noiz jarri...); eta nerabeekin hurrengo pausoak adostu. Amaieran, gainera, merendola izango da.

Zestoako Udalak 2024ko azaroan jarri zuen martxan parte-hatze prozesu hau. Honen helburua herriko 12-16 urte bitarteko nerabeen interes eta beharrak ezagutzea, Udala eta nerabeen arteko harremana gertukoagoa izatea eta nerabeak herriko dinamikan parte aktibo bihurtzea da. Prozesu honetan herriko nerabeez gain, herriko gazteak, ikastetxeak, herriko eragileak, prozesua martxan jarri duen talde motorra, Jauzika elkartea, Oinherri elkartea, Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia daude tartean.

Biharko bilera Alonderon egitea aurreikusita bazegoen ere, azkenean jubilatuen tabernan egingo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad