Zestoa
Udal Kiroldegiko ikastaro berriak irailaren 23an hasiko diraZestoa
Udal Kiroldegiko ikastaro berriak irailaren 23an hasiko diraS. U.
zestoa.
Martes, 3 de septiembre 2024, 20:25
Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak ikastaro eskaintza zabala prestatu du 2024-2025 ikasturterako. Adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ikastaroak izango dira: Sernior Fit +65; Hedua Fit maila aurreratua; Yoga, Multifitenes; Total Training; Spinning; Arroa aktiboa eta Aizarna aktiboa.
Publicidad
Saioetan parte hartu ahal izateko kiroldegian eman beharko da izena, irailaren 11ra bitartean, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Ikastaroetarako taldea sortu ahal izateko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango da. Taldeak sortu diren edo ez irailaren 16an jakinaraziko da eta ikastaroen hasiera, berriz, irailaren 23an izango da.
Bestalde, ikastaroetan izena ematen duten bizilagunek, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean, eta beste erdia abenduan. Ordaintzeko modu bakarra helbideratuta izango da.
Kirol eskaintzaren xehetasun guztiak Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.