Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Amillubi bisitatuko dute.
Urepeleko eta Zestoako ekoizleak ezagutzeko topaketa egingo da uztailaren 17an

Zestoa

Urepeleko eta Zestoako ekoizleak ezagutzeko topaketa egingo da uztailaren 17an

Plaza mugatuak daude, eta parte hartzeko izena eman beharko da ostirala baino lehen

E.A.

zestoa.

Martes, 9 de julio 2024, 19:53

Zestoa eta Urepele senidetuta daude iaztik eta Zestoako Udalak hainbat ekimen antolatu izan ditu ordutik. Oraingoan, Udalak antolatutako topaketa bati esker, ekoizleek elkar ezagutzeko aukera izango dute datorren asteazkenean, uztailaren 17an. Antolatutako egitarauaren arabera, Amillubira, Sakona-Komuntzora, Ertxiñekora eta Azpeitiko Elikagunera bisitak egingo dituzte eta era guztietako produktuak ezagutzeko aukera izango dute.

Behin bisitak eginda, Ekain sagardotegian bazkaria antolatu dute. Topaketara joateko plazak mugatuak dira, eta interesa dutenek ostirala, hilaren 12a, baino lehen eman beharko dute izena komunikazioa@zestoa.eus helbidera idatzita. Inskripzioa 20 euro da (bazkaria barne).

Behin eguna antolatuta, hilaren 17an, asteazkenez, 10:00etan Amillubi baserritik aterako dira parte hartzaileak eta hortik abiatuta egingo dituzte bisitak. Itzulera 19:00ak aldera egitea aurreikusten dute.

Senidetzea

Manuel Olaizola Uztapide zestoarra eta Fernando Aire Xalbador urepeldarra (Nafarroa Beherea), bertsolari handiak ez ezik, lagun minak ziren. Hari horri tiraka eta haien arteko harremanari esker, bi bertsolarien jaioterriek, Zestoak eta Urepelek, senidetzea erabaki zuten iaz eta horri esker bizi-bizirik jarraitzen du hartu-emanak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urepeleko eta Zestoako ekoizleak ezagutzeko topaketa egingo da uztailaren 17an