Zestoa
Zestoa Eguna ospatuko da urriaren 5ean Urepelen egun osoko egitarauarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
Zestoa Eguna ospatuko da urriaren 5ean Urepelen egun osoko egitarauarekinEli Aizpuru
zestoa.
Martes, 24 de septiembre 2024, 19:52
Urriaren 5ean Zestoa Eguna ospatuko da Urepelen eta egitaraua oparoa prestatu dute urepeldarrek. Zestoatik bertara joan nahi dutenek, autobusean joateko aukera izango dute. Dagoeneko txartelak Turismo Bulegoan salgai daude. Herri bazkaria ere izango da Urepelen eta beraz, aukera izango da bazkarirako txartela bakarrik erosteko, norbaitek bere kasa joan nahi badu Urepelera.
Bazkaria eta autobuseko txartelek 20 euroko prezioa izango dute eta bazkarikoak soilik 15 euro. Haurrek eta langabetuek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte autobusa eta bazkariarengatik eta bazkariarengatik soilik 10 euro. Txartelak erosteko azken eguna urriaren 1a izango da.
Festa giroa goizeko 11:00etatik aurrera hasiko da Urepelen, Aldude-Urepeleko Klika, Zestoako txaranga eta Itxaropena Dantza Taldea arituko dira giroa alaitzen.
14:00etan herri bazkaria izango da bertsolariekin. Haira Aizpurua, Amets Arzallus, Aitor Salegi eta Oskar Alberdi arituko dira bertsoetan eta gai-jartzaile lanetan, Xalbat Alzugarai arituko da.
Arratsaldean, 17:00etan, pilota partidak izango dira. Aldude-Zestoa desafioa jokatuko dute Esain-Uhalde eta Sasiain-Agirre pilotariek. Jarraian, beste partida bat izango da: Urmeneta- Ladis Galartza eta Mikel Goñi-Pascual. Egunari amaiera emateko Kontrabanda taldearen kontzertua izango da eta hanburgesak izango dira jateko.
Zestoa-Urepele ibilbideko azken zatia ere egun horretan egingo dute Agiro Mendi Taldeko kideek, zehazki, Artesiagatik Urepelera joango dira oinez. Guztira 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izen-ematea Kiroldegian egin beharko da eta aste honetan zehar emango da horren berri.
Bestalde, igande honetan, Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmoaren barruan, Sara Zozayaren kontzertua izango da 18:00etan, San Joanen. Barra zerbitzua egongo da bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.