Zestoa
Zestoako Udala 523.000 euro ordaintzera zigortu du Auzitegi GorenakZestoa
Zestoako Udala 523.000 euro ordaintzera zigortu du Auzitegi GorenakEl Diario Vasco
zestoa.
Sábado, 2 de noviembre 2024, 20:39
Zestoako Udal Gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenak Udalaren aurkako epaia berretsi duela jakinarazi du aste honetan, eta honebestez 523.000 euroko ordainu beharko dio lurgabe bati.
Publicidad
Auziak jatorria 1999an duela gogoratu du Udalak berak ohar baten bidez, non Ekainberri museoa eraiki ahal izateko Udalak lur-jabeekin hitzarmena sinatu zuen, besteak beste, lur jabe bati udal lanpostu finkoa eskainita.
«Ondorengo legealdietan auziaren baitako gorabeheraren bat izan bazen ere, 2017an sartu zen Udalaren aurkako salaketa judiziala, non 1999an sinatutako hitzarmena bete ez izanagatik, besteak beste, urte guzti horietako soldatak ordaintzea eskatzen zitzaion Zestoako Udalari. 2019ko urtarrilean, Azpeitiko auzitegian izandako epaiketan, Udala ia 500.000 euroko kalte ordaina ordaintzera zigortzen da, bere garaian hartu zituen konpromisoak ez betetzeagatik», azaldu du Udalak.
Auzitegi Probintzialak epaia 2021eko maiatzean berretsi egin zuen eta Udal Gobernu berriak azken zirrikitua baliatu eta Auzitegi Gorenera jo zuen. Auzitegi Gorenak helegitea tramitera onartu zuen arren, azkenean, aurreko epaia berretsi du eta, honenbestez, ibilbide judiziala amaitu berri da.
«Bere garaian salatu genuen bezala, Udalarentzat inoiz lanik egin ez duen pertsona bati dirutza hori ordaindu behar izatea ikaragarria da. Baina injustizia hau gertatu bada, bere garaian gauzak oso gaizki egin zirelako izan da. Batetik, hasiera hartan, lanpostua eskaintzea ez zen erabaki zuzena izan, eta bestetik, epaiketa egin zenean, 2015-2019 legealdian, Udalak okerreko prozedura judiziala erabilita, hau da, bide zibil soiletik jo eta orduko udal arduradun gorenaren lekukotasun negargarria tarteko, epaia galdu izanak, ondorengo bidea erabat baldintzatu du», azpimarratu du Udalak.
Publicidad
Gauzak horrela, Udalak epaia bete eta 523.000 euroko ordainketa egin beharko du. «Kopuru horrek egun Zestoako Udalak duen kaudimen ahalmena erabat kaltetuko du eta Udalaren zorpetze maila ona bada ere, altxortegirik gabe geldituko denez, 2025eko aurrekontuak erabat baldintzatuak geldituko dira», nabarmendu du. «Udal honek ahalegin guztiak egingo ditu, inoiz gertatu behar ez zuen epai honek eragindako kalte ekonomiko larriari legealdian zehar buelta eman eta oinarrizko zerbitzuetan herritarrek eraginik jasan ez dezaten».
Honenbestez, asteazkenean egin zen udalbatzarrean, 2024 urteko aurrekontuaren 3. aldaketa onartu zuten ahobatez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.