
Zumaia
Arango haranera bidaia antolatu du Aste Santuan Indamendi Mendi BazkunakSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Arango haranera bidaia antolatu du Aste Santuan Indamendi Mendi BazkunakIndamendi Mendi Bazkunak Arango haranara (Val d'Aran) bidaia proposatu du Aste Santuko egunetarako. Arango Harana Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan, eta Lleida probintzian dagoena; eta hura ezagutzeko sei eguneko bidaia antolatu du Indamendik.
Bidaiara animatzen direnak apirilak 16an aterako dira Zumaiatik. «Gau aldean iritsiko gara Casau herrira, non hurrengo bost gauak igaroko ditugun», azaldu dute antolatzaileek. Ostegunean, apirilaren 17an, Tuc deth Rosari (2.607 metro) igotzeko asmoa dute Orri aparkalekutik. «Baqueira Beret eski estaziotik ateratzen garenez, nahi duenak aukera du tontorrera joan beharrean, eskiatzen geratzeko». Ostiralean, apirilaren 18an, Espotetik abiatuta, Estany de Sant Maurici eta Estany de Ratera ezagutzeko asmoa dute, eta larunbatean, apirilaren 19an, Hospital de Viellatik Lac de Rius ezagutzeko.
Igandean, apirilaren 20an, Montcorbison (2.173 metro) igotzeko asmoa dute Casau herritik. «Printzipioz autobusa behar ez denez, eski estaziora joateko erabili daiteke».
Astelehenean, apirilaren 21ean, Pic d´Arrès (2.161 metro) igoko dute, Eth Portilhon mendatetik. Ondoren, Les herrian bazkalduko dute Eva jatetxean.
Eguraldia eta batez ere, elurragatik aldaketak eman daitezke antolatutako egitarauan.
Bidaiaren prezioak honakoak dira: adin txikikoek 290 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide helduek 320 euro, eta bazkide ez diren helduek 360 euro.
Bidaia egin nahi dutenek kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dute diruaren sarrera: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa). Ordainketa egin ondoren, ordainagiria elkartearen posta elektronikoko helbidera bidali beharko da (indamendi1@gmail.com). «Gogoratu irteera hauetarako ezinbestekoa dela federatuta egotea edo aseguru partikularra edukitzea. Ez galdu aukera hau, eta etorri gurekin, zoragarria izango da!», parte hartzera animatu dute Indamenditik. Izen-ematea zabalik dago jada, eta martxoaren 31n itxiko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.