![Asongo mendixketara Indamendirekin martxoan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/12/102275810--1200x840.jpg)
Zumaia
Asongo mendixketara Indamendirekin martxoanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Asongo mendixketara Indamendirekin martxoanIndamendi Mendi Bazkunak prest du dagoeneko datorren hilabetean egingo duen asteburuko irteera: Asongo Mendixken Natura Parkera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen ere, Kantabriaren hego-ekialdera, Kantauriar mendikatearen parte den natur gunera.
Ostiralean, martxoaren 21ean, aterako dira Zumaiatik, arratsaldeko 17:30ean. Bi gauak La Incera aterpetxean igaroko dituzte, San Martin herrian, Soba udalerrian.
Martxoaren 22an, larunbatean, Asongo mendi-lepotik hasi eta amaituta Colina (1.441 metro) mendia igotzea aurreikusten dute. Guztira, 16 kilometroko dira ibilbidea izango da, 820 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin.
Martxoaren 23an, igandean, berriz, Lunada eski-estaziotik hasita Pico de la Miel (1.563 metro) eta Castro Valnera (1.718 metro) mendiak igoko dituzte. Guztira, 12 kilometro dira, eta 600 metro desnibel positibo eta 900 desnibel negatibo ditu.
Irteeraren prezioak ondorengoak dira: Adin txikikoek 90 euro ordaindu beharko dituzte, Indamendiko bazkide helduek 110 euro, eta bazkide ez diren helduek 140 euro. Larunbat eta igandeko bazkariak norberaren kontu izango dira.
Indamenditik aurreratu dutenez, 25 plaza daude irteera honetarako eta izena emateko epea irekita dago dagoeneko. Martxoaren 11n itxiko da, baldin eta ez badira plazak lehenago agortzen. Irteera egitera animatzen direnek ondorengo kontu zenbakian egin beharko dute ordainketa: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa).
Indamenditik txangoan parte hartzera animatu dute eta gogorarazi dute derrigorrezkoa dela ordainketaren faktura euren posta elektronikora bidaltzea (indamendi1@gmail.com) eta mendian federatuta egotea edo beste aseguru pribaturen bat izatea. Informazio gehiago: indamendimb.eus webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.