Indamendi Mendi Bazkunak egindako Aizpurutxo – Izazpi – Zumarraga txangoaren argazkia. INDAMENDI M.B.

Zumaia

Asongo mendixketara Indamendirekin martxoan

Martxoaren 21etik 23ra izango da txangoa; 25 plaza daude eta interesatuek hilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 11 de febrero 2025

Indamendi Mendi Bazkunak prest du dagoeneko datorren hilabetean egingo duen asteburuko irteera: Asongo Mendixken Natura Parkera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen ere, Kantabriaren hego-ekialdera, Kantauriar mendikatearen parte den natur gunera.

Publicidad

Ostiralean, martxoaren 21ean, aterako dira Zumaiatik, arratsaldeko 17:30ean. Bi gauak La Incera aterpetxean igaroko dituzte, San Martin herrian, Soba udalerrian.

Martxoaren 22an, larunbatean, Asongo mendi-lepotik hasi eta amaituta Colina (1.441 metro) mendia igotzea aurreikusten dute. Guztira, 16 kilometroko dira ibilbidea izango da, 820 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin.

Martxoaren 23an, igandean, berriz, Lunada eski-estaziotik hasita Pico de la Miel (1.563 metro) eta Castro Valnera (1.718 metro) mendiak igoko dituzte. Guztira, 12 kilometro dira, eta 600 metro desnibel positibo eta 900 desnibel negatibo ditu.

Irteeraren prezioak ondorengoak dira: Adin txikikoek 90 euro ordaindu beharko dituzte, Indamendiko bazkide helduek 110 euro, eta bazkide ez diren helduek 140 euro. Larunbat eta igandeko bazkariak norberaren kontu izango dira.

Indamenditik aurreratu dutenez, 25 plaza daude irteera honetarako eta izena emateko epea irekita dago dagoeneko. Martxoaren 11n itxiko da, baldin eta ez badira plazak lehenago agortzen. Irteera egitera animatzen direnek ondorengo kontu zenbakian egin beharko dute ordainketa: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa).

Publicidad

Indamenditik txangoan parte hartzera animatu dute eta gogorarazi dute derrigorrezkoa dela ordainketaren faktura euren posta elektronikora bidaltzea (indamendi1@gmail.com) eta mendian federatuta egotea edo beste aseguru pribaturen bat izatea. Informazio gehiago: indamendimb.eus webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad