Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko dira

S. U.

zumaia.

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:40

Brigada indartzeko eta udal zerbitzuak hobetzen jarraitzeko asmoarekin, bi ofizial igeltsero eta iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak. Bi deialdiok 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren barruan daude jasota, eta, brigadaren eguneroko lanak erraztea eta espazio publikoen mantentze-lanak eraginkorrago bihurtzea dute xede.

Horiek horrela, Zumaiako Udalak hiru langile berri behin betiko izaeraz gehituko ditu brigadara. Bi ofizial igeltsero plaza: C2 mailan kokatutako lnapostuak dira. Igeltseroen zereginen artean daude espazio publikoetako eta eraikinetako mantentze- eta konponketa-lanak, hala nola zoladurak, eraikuntza berriak eta seinalizazio-lanak. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna eta B gidabaimena eskatzen dira. Ofizial iturgin plaza bat: C2 mailan kokatutako lnapostua da. Iturgintzako ofizialak ur-horniduraren eta saneamenduaren sareetako mantentze- eta hobekuntza-lanak egingo ditu, eta eraikinetako ur-instalazioen konponketak burutuko ditu. Hizkuntza-eskakizuna (2. maila) eta B gidabaimena ezinbestekoak dira.

Deialdia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu ondotik, dagoeneko zabalik daude bi prozesuak. Izen-ematea mar-txoaren 6ra bitartean egin beharko da. Informazio guztia zumaia.eus webguneko 'Lan eskaintza publikoa' atalean kontsultatu daiteke. Horrekin batera, izen-ematea errazte aldera, dokumentuak eskuragarri esteka honetan: https://zumaia.eus/eu/iragarki-taula/lan-eskaintza-publikoa

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko dira