Borrar
'Erbesterik ez, 37ko euskal haurrak' komikiaren aurkezpena egin zen asteazkenean. SARA UTRERA
'Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak' aurkezpenak ikusmina piztu du

Zumaia

'Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak' aurkezpenak ikusmina piztu du

Euskal gerrako haurrek bizitako bizipen eta emozioak kontatzen ditu komikiak hiru protagonistaren begiradaren bitartez

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 13 de febrero 2025, 20:13

'Orratz-begia: 1936ko Gipuzkoako gerra haurrak' erakusketaren baitan, Begoña Garridok idatzi eta Oskar Gorroñok irudiztatutako 'Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak' komikiaren aurkezpena egin zen asteazkenean Oxford aretoan.

Gerra Zibilean erbesteratuak izan ziren euskal haurren memoria omentzea du helburu lan honek. Beren etxeak utzi eta Britainia Handian, Frantzian, Erresuma Batuan, Belgikan, antzinako Sobietar Batasuna edo Latinoamerikan babes bila joan ziren adingabeen bizipenak biltzen dituzte binetek.

Begoña Garrido idazle eta ikerlariak beka bati esker hasi zuen proiektu hau 2019an. 35.000 inguru dira beren etxeak utzi behar izan zituzten euskal haurrak; eleberri grafiko honetarako, Garridok haietako hogeita hamar inguru eta haien senideak elkarrizketatu zituen, eta, bere testigantzen bidez, hiru pertsonaia sinboliko sortu ditu, haietako gehienek bizi izan zituzten emozio ezberdinak erakusteko haurren begiradaren bitartez: beldurra, ziurgabetasuna, itxaropena, ilusioa eta desarrotzea.

Komikia Begoña Garridok berak aurkeztu eta gertatzen den garaia testuinguruan jarri zuen. Nora San Sebastian psikologoak, aldiz, haur horientzat eta haien familiarentzat, eta euskal gizartearentzat hain egoera larria bizitzea zein esperientzia traumatikoa izan zen azaldu zien bertaratutakoei. Bi hizlariak gainera, gerrako haurren ondorengoak dira.

Ekitaldian, besteak beste, haur haientzako zaintzaren figurak eta familiarekin edo etxearekin lotura zuten elementuek izan zuten garrantzia azaldu zuten; emakumeek izan zuten garrantzia, bai erbesteratuak izan ziren umeentzat, bai genero rolak apurtzeko; eta itzulerako estres emozionala adin txikikoentzat, ez baitzitzaion ematen gaur egun osasun mentalari ematen zaion behar bera.

Era berean, azaldu zuten bizipen horiek belaunaldietako trauma dela gerrako haur horien familientzat, baita frankismoan eta urteetan horren inguruan egon den isiltasunagatik ere. Hala, zauri horiek sendatzearen garrantzia azpimarratu zuten. Zentzu horretan, komikia guda jasan zuten familientzako omenaldia eta erreparazio ariketa dela adierazi zuten.

'Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak' erakargarria da gazteentzat, ilustrazioak direla eta. Hala ere, gazteei ez ezik, gertakari zail hau jasan zuten euskal familia guztiei ere zuzenduta dago, eta, zalantzarik gabe, beren gurasoak edo aitona-amonak errekonozituko dituzte komikiaren hiru protagonistetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak' aurkezpenak ikusmina piztu du