
Zumaia
'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak' aurkeztu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak' aurkeztu dute'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak' aurkeztu zuten asteazkenean Oxford aretoan, 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren baitan. Udalaren ekimenez, etorkizunari eta euskarari begira jarri dira 2034ra bitarteko AROA Plan Estrategikoa lantzeko, eta emaitza Ahize-AEKko Ainhoa Bagliettok eta Araitz Muguruzak aurkeztu zuten.
Prozesuak hiru urrats nagusi izan ditu: irailean 283 herritarrek galdetegi bat bete zuten, urrian taldekako bost lan-mahai eratu zituzten: hezkuntza eta familia, kirola, kultura eta aisialdia, merkataritza eta ostalaritza, eta Oikia (azken saio honetan 63 pertsonek parte hartu zuten), eta azaroan lan saio bat egin zuten parte hartzaile guztiekin. Halaber, ikasleei zuzendutako unitate didaktiko bat ere landu zuten eskoletan (105 ikasle). «Parte-hartzea handia eta parekidea izan da, parte-hartzaileak irrikan zeuden eta prozesuan zehar gogoa erakutsi dute», nabarmendu zuten aholkularitzako kideek.
Ainhoa Bagliettok eta Araitz Muguruzak prozesuaren nondik norakoak eta datozen hamar urteetarako jarritako helburuak azaldu zituzten. Era berean, plana Euskara Batzordetik pasa ondoren osoko bilkuratik pasa beharko dela azaldu zuten, onespena eman ahal izateko. Plana bost urteko epean berrikusi beharko litzateke balorazioa egiteko.
Zumaiako biztanleriak gora egin du azken urteetan, eta 10.000 biztanletik gora ditu dagoeneko. Bildutako datuen arabera, % 86 baino gehiago euskalduna da, eta Oikia, 338 biztanlerekin, arnasgunea da, bizilagunen %83 euskalduna delarik. Hala ere, datuen arabera, euskararen erabilerak behera egin du zumaiarren artean. Herritarren % 54,7k euskara du lehen hizkuntza bezala, eta kaleko erabilera % 50,8koa da. Haurrak dira kalean gehien erabiltzen dutenak (% 70,3), eskoletan erabilera altua delako. Oikian, euskararen ezagutza % 98,4koa da, baina 11 puntuan jatsi da bere erabilera.
Galdetutako pertsonen artean, bat datoz euskararen ezagutza handia dela, familia transmisioa txukuna dela, eta ikasteko baliabideak badaudela, baita erakundeen konpromisoa ere. Aldiz, ahulguneen kasuan, bat datoz: etorri berriek «ez dute gure hizkuntza ikasteko beharrik sentitzen», guraso batzuek ezagutza falta dute eta, horregatik, euskaraz ez dakitenekin gaztelaniaz hitz egiteko joera dute, helduek gaztelaniaz hitz egiteko joera dute, eta gauza bera gertatzen da lan-eremuetan.
Erabileraren lehentasuna familia esparruan dago. Ezagutza altua da Zumaian, 74%-koa (EAEn % 36,2), baina erabilera beherazko joera du; zumaiarrak geroz eta zaharragoak dira, eta 45 urtetik gora erabilera nabarmen jaisten da; atzerrian jaiotako gero eta jende gehiago dago, eta horien integrazioa kezka eragiten du; Oikia arnasguneak neurri propioak behar ditu, beheranzko joera gelditzeko. Asialdiari dagokionez, kirol eta kultur eskaintzak giltzarri kontsideratu dira; arlo sozioekonomikoan hizkuntzak duten garrantziaz sentsibilizatzea garrantzitsua da; ikastetxeek eragile aktibo izaten jarraitu nahi dute; eta Udalari orain arteko konpromisoarekin jarraitzeko eskatzen diote.
Aroa Markoa erabili dute puntu nagusi hauekin: euskararen normalizazioa agenda politikoaren erdigunera eramatea; euskararen transmisioan eragin eta irakaskuntza indartu; euskararen aldeko jarrera indartu eta hizkuntza portaeretan eragin; eta euskara egunerako bizitzan eroso erabiltzeko estrategiak landu.
Zumaia euskal hiztun eta aktiboak dituen herria izatea nahi da, euskararen erabilera handitzeko. Udalerrian euskararen aldeko kontzientzian eta transmisioan eragin behar da, euskarara hurbildu ez diren edo hurbiltzen ez diren herritarrak gerturatu, eta politika ausartak hartzeko bidea egin.
2024-2034 planean Euskararen Mahaia eratzea proposatzen da eta hiru bilgune sortu: transmisio, kirol eta kultur bilguneak. Bakoitzarekin lotutako herriko eragilek, dagokion udaleko sailek, eta Larraina elkarteak. Transmisio bilgunearen kasuan, hau ere AEK-k osatuko luke eta Kultur bilgunean, berriz, UEMAko ordezkaritza ere egongo litzateke. Urtean lautan bilduko lirateke, edota beharra dagoenean. Eginkizuna arloko gaiak lantzea, ekintzak bateratu eta sinergiak sortzea izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.