
Zumaia
Gipuzkoako txapeldun Pulpo infantil mutilen taldea eta neskena txapeldunordeSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Gipuzkoako txapeldun Pulpo infantil mutilen taldea eta neskena txapeldunordeSara Utrera
ZUMAIA.
Viernes, 11 de abril 2025, 19:42
Pulpo eskubaloi kluba zorioneko dago. Taldeak, maila ezberdinetan, denboraldi polita egiten ari dira. Horren adibide dira infantilen bi taldeak, bai gizonezkoena eta baita emakumezkoena ere. Infantil mutilen taldea, Galdona Burdindegia Pulpo, Gipuzkoako txapeldun izendatu da joan den asteburuan, finalean Zarautzi 39-37 irabazi ostean luzapenean. Asteburu honetan Euskadiko finala jokatuko du Gasteizen, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka. Gaur Sestao izango du aurkari eta bihar, igandea, Corazonistak; bi partidak 12:00etan jokatuko dira.
Maila bereko emakumezkoen taldea, Amama Taberna Pulpo, bestalde, Gipuzkoako txapeldunorde izendatu da; neskak helburua lortzetik oso gertu egon ziren, baina Andoaingo Leizaran taldeko kideak 15-21 nagusitu ziren txapeldunen azken fasean. Bihar Euskadiko hirugarren edo laugarren postua eskuratzeko jokatuko dute, 11:15ean Ermuan, Errotabarri Zuriaren aurka.
Asteburu hau ere garrantzitsua da Bayona Autoak Pulpo taldeko senior taldearentzat, Lurraldeko lehen mailara igotzeko play offa jokatuko baitu. Hitzordua etxean bertan izango da, Lubaki kiroldegian. Finalerdia gaur izango da, 18:00etan, Saieko Sardexka Tabernaren aurka. Irabaziz gero, zumaiarrek 12:00etako finala jokatuko dute; bestela, 10:15ean hirugarren edo laugarren postua eskuratzeko jokatuko dute.
Pulpoko beste taldeak ere emaitza onak lortzen ari dira. Esaterako, Labarra Nikol Pulpok matematikoki lortu du mailari eustea, Espainiako Lehen Nazionalean beste urtebetez jarraitzeko. Jubenil mailako hiru taldeek -Inmo Azke, Urangadeko eta Garaje Aixiri- euren kopak irabazi dituzte. Bestalde, infantil mutilen kategoriako taldeak, BQD Bidaiak eta Txikixa Taberna, Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren.
Zumaiako eskubaloi klubetik pozik azaldu dira euren taldeek lortutako emaitzengatik eta euren harrobiaren identitate eta baloreengatik, baina batez ere, egunero egiten duten esfortzuagatik.
«Eskerrik asko denboraldi honetan Pulpo Eskubaloi Klubeko partaide garen guztioi: jokalari, entrenatzaile, ordezkari, klubeko zuzendaritzari, Lubakiko partidetan eta torneotan lagundu duten boluntario guztiei, eta baita jokalarien familia, gertuko eta lagunei, euren jendea kiroltasunez animatu eta babesteagatik!», adierazi dute klubetik, eta gaineratu dute: «Zorionak denoi hain denboraldi polita egiteagatik, txikienetik hasi eta seniorretaraino! Jarraitu dezagun Pulpo eta eskubaloiaz goxatzen!».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.