
Zumaia
Herriko elkarteak eta Udala eskuz esku aritu dira lanean santelmoak prestatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Herriko elkarteak eta Udala eskuz esku aritu dira lanean santelmoak prestatzekoHiru aste baino gutxiago falta dira Zumaian festa lehertzeko, eta Kofradian ateratako talde argazki handi batekin aurkeztu dute 2025eko San Telmo jaietako egitaraua. Zumaiako Udalak herriko elkarteekin batera antolatu du aurtengo egitaraua, eta horiekin batera eman du xehetasun guztien berri. Ekitaldi horiek guztien antolaketan «ezinbestekoak» izan dira herriko elkarteak, eta Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei.
Apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean izango dira 2025eko santelmoak. Ohi bezala, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Hilak 26an, larunbatean, izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua egun bat lehenago hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, ohiturazko prozesioa, olarro zopa lehiaketa, Igel-toka eta Pote txapelketa, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak. Jarduera ezberdinak eta anitzak guztion gusturako. Urtero bezala, helduen danborradak baderaren igotzea lagunduko du igandean, gauerdian, kofradian. Bandera igotzea Jose Antonio Urresti arrantzale ohiaren eskutik egingo da aurtengoan, eta txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak ekitaldiaren egunean.
Egitaraua dagoeneko ikusgai dago Udalaren webgunean, eta zumaiarrak datorren astean zehar etxean jasotzen hasiko dira.
Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, gauero eraso matxisten aurkako gunea izango da Kofradian festa-gauetan. Honen inguruko xehetasunak aurkezteko agerraldia egingo dute ostegun honetan.
Horrez gain, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan. Horrela, Zumaiako Udalak eta herriko eragileek arduraz jokatuz eta elkartasunez festez gozatzeko deia egin diete zumaiar guztiei.
Santelmoetan zesta punta eta goi mailako pilota partidak izango dira herrian. Zesta puntan, Zumaia Jai Alai Masters txapelketaren bigarren edizioa jokatuko dute hamasei pilotarik: lehen aldiz, zortzi emakumezkok, eta beste horrenbeste gizonezkok. Tartean izango dira hiru zumaiar: Frida Watkins, Imanol Lopez eta Unai Uranga.
Datorren astelehenean, apirilaren 14an emango zaio hasiera txapelketari, 19:00etan. Bi partida hauek jokatuko dituzte: Sorozabal-Maialen eta Ihart-Frida, eta Olharan-Lopez eta Urreisti-Manci. Apirilaren 21ean izango dira bigarren finalerdiak, 19:00etan hauek ere: Elaia-Oaia eta Helena-Maia, eta Barandika-Zabala eta Erkiaga-Uranga. Bikote hau da, hain zuzen, iazko txapelketako irabazlea, eta txapelari eusteko aukera izango dute aurten. Finalak San Telmo egunean izango dira, apirilaren 28an, 19:00etan.
Sarrerak eta hiru jaialdietarako bonoak webgune honetan daude salgai: https://www.eramanjaialai.com/sarrerak-entradas/
Egun bat lehenago, San Telmo bezperan, apirilaren 27an, bi pilota partida izango dira: batean, buruz buruko txapelketa nagusian, final-laudenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, Peio Etxeberriak Iñaki Artola edo Aitor Elordi izango du aurkari. Binakako partidan, Ezkurdia-Zabaleta ariko dira batetik, eta Peña II.a-Mariezkurrena, bestetik.
Jaialdi honetarako sarrerak ere salgai daude, www.entradasfronton.com atarian (25 euro eta 30 euro).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.