
Zumaia
Herriko hiru pilotari Zumaiako Master Seriesean izango dira aurtenSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Herriko hiru pilotari Zumaiako Master Seriesean izango dira aurtenJai Alai League, zesta-puntako zirkuitu profesionala, Zumaiako Aitzuri polotalekura iritsiko da. Eta bertan izango dira Imanol Lopez, Frida Watkins eta Unai Uranga herriko pilotariak. Finalerdiak apirilaren 14 eta 21ean jokatuko dira eta final handiak San Telmo egunean, apirilaren 28an. Guztiak ere astelehenak, 19:00etan.
Gauzak horrela, Zumaiako Master Seriesak iaz baino jardunaldi bat gehiago izango du, hiru izango dira guztira. Gainera, lehen aldiz jokatuko da emakumeen zesta-punta txapelketa profesionala. «Zesta puntaren aro berri honetan, Zumaia presente dago Jai Alaiaren mapan eta Ligako puntuak banatzeko frontoi erabakigarria izango da Aitzuri pilotalekua», azaldu dute txapelketako antolatzaileek. Era berean, iaz musika eta speaker formatuaren apustuarekin sortu zen giro aparta ekarri dute gogora, batez ere San Telmo egunean bizitako giroa gogoratu dute.
Imanol Lopez pilotari beteranoa da, eta oraindik ere gorengo mailan jokatzeko gai dena. «Hiru ezaugarri ditu: pilotan jokatzeko erraztasuna, esperientzia eta partiden kudeaketa. Imanol Lopez pilotari bikaina da eta bere helburua, udako sasoiaren atarian, Ligarako puntuak batzea da», nabarmendu dute. Zumaiarra da, Barandikarekin batera, Jai Alai Leagueko egungo txapelduna, eta aurtengo denboraldiko palmaresa estreinatu nahi du etxean irabaziz. Jean Olharanekin osatuko du bikotea eta Urreisti eta Manci mutrikoarren kontra neurtuko da. Norgehiagoka hilak 14an izango da.
Unai Uranga herriko atzelariak Zumaian jokatzeko aukera izango du berriz ere. Normalean ez ditu Jai Alai Leagueko partidak jokatzen, baina iaz txapeldun izan zen Erkiagarekin batera eta aurten txapela defendatzeko aukera izango du.
Finalerdietako ligaxkako lehen partidan, apirilaren 21ean, jokatuko dute, Barandika eta Zabalaren aurka. Martxoan Gasteizen lesionatu zen Gernikarraren berragerpena da, hain zuzen ere.
Aurretik, emakumezkoen partida izango da: Elaia-Oaia eta Helena-Maia.
17 urterekin, Frida Watkins zumaiarra emakumeen zesta-puntaren erreferente bihurtu da, bere belaunaldiko beste pilotari ba-tzuekin batera. Historian lehen aldiz, emakumezkoen Jai Alai League eratu da, eta Lopezen antzera, Watkinsek ere denboraldiko lehen txapela jantzi nahiko luke etxean.
Berriatuako Mastersean oso gertu izan zuen helburua, baina final handia galdu zuen eta saririk gabe geratu zen. Lekeition ere, finalerako sailkapena lortu du (Ostegun Santuan da finala) eta orain, Zumaian, Ihart Arakistain sopelaztarrekin izango du horretarako aukera. Sorozabal-Maialen bikotearen aurka neurtuko dira eta zumaiarrek Frida animatzeko aukera izango dute, hilaren 14an.
Hiru egunetarako bonoak eta jaialdi bakoitzerako sarrerak salgai daude jada www.eramanjaialai.com webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.