Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bikoteko kategorian 'Okto Putxi' izan da irabazlea.
Inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleak

Zumaia

Inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleak

S.U.

zumaia.

Sábado, 8 de marzo 2025, 21:32

Aurtengo inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleak. Azken urteetan bezala, joan den larunbatean hainbat herritar animatu ziren Oxford aretoko Argazki Txokotik pasatzera. Irudiak Zumaia Gukaren webgunean argitaratu ziren, herritarrek mozorrorik onenak aukera zitzaten botoen bidez.

Banakako edo bikoteko kategorian 'Okto Putxi' izan da irabazlea, eta taldekakoan, berriz, 'Durum Kebab'. Sariak Gertu merkatari elkartearen eskutik jasoko dituzte; lehenengoak 80 euroko balioa duen erosketa bonua jasoko du elkarteko kide diren dendetan gastatzeko, eta bigarrenak, taldekako irabazleak, 200 euroko balioa duen bonua eskuratuko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleak