
Zumaia
Indartsu hasi du denboraldia Viveros San Anton-Mardu-Gorka Aseguruak taldeakSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Indartsu hasi du denboraldia Viveros San Anton-Mardu-Gorka Aseguruak taldeakIndartsu hasi du denboraldia Viveros San Anton-Mardu-Gorka taldeak. Junior mailako Mutrikuko karreran , Zumaiako taldeko txirrindulariek denboraldiko lehen top 10a lortu dute, Beñat Sainz zazpigarren sailkatu zen, eta Aratz Unanue zortzigarren. «Oso lasterketa gogorra izan zen, esan daiteke bi zati izan zituela: lehen erdia laua, Mutriku-Osintxu eta Deba bitartean, eta ondoren, Kalbarioko bi igoerekin bigarren zati malkartsua. Ihesaldi ahalegin ugari izan zen lehen zati horretan, eta hor Oñatz Etxabek egindako lana nabarmentzekoa izan zen, txirrindulari aizarnazabaldarra eten guztietara irten baitzen, ihesaldi ahalegin guztiak bertan behera utzi baitzituen taldeko bi igotzailerik onenak egoera erosoan hel zitezen azken zati horretara. Kalbario izan zen lasterketa hautsi eta erabaki zuena», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. 163 txirrindulari irteeran eta hortxe 10 onenak gelditu ziren buruan, horien artean Beñat Sainz eta Aratz Unanue. «Bukaeran, Aratz Unanue hamarreko horretatik ihes egiten saiatu zen, azken hiru kilometroetan erasoa jo eta aurrera egin zuen, baina ahalegina ez zen balekoa izan, eta azken metroak ere maldan gora zirenez, hortxe zehaztu zen sailkapena: Beñat Sainz zazpigarren eta Aratz Unanue zortzigarren». Taldetik Jon Brasategi izan zen lasterketa amaitzea lortu zuen hirugarrena, 61. sailkatuz.
Asteburu honetan juniorrek Berriatuan eta Azpeitian izago dituzte lasterketak, «bi lasterketa oso gogor», adierazi du Iribarrek.
Kadeteek Mendaron lehiatu ziren. 199 txirrindulari irteeran eta bukaeran esprintera 150 ailegatu ziren. «Oso ondo kokatuta sartu ziren azken 300 metroetan Amets Alberdi eta Borja Osa, baina zortea ez zuten alde izan eta biak erori ziren. Unai Egaña pelotoian heldu zen eta Xuban Arakistain sg batzuek atzerago».
Gaur Zarautzen dute hitzordua kadeteek eta bertan parte hartuko dute Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko lau txirrindulariek, «Amets Alberdi eta Borja Osa ere bai, zorionez ondo baitaude».
Zumaiako Txirrindulari Eskolako harrobikoek Hernanin izan zuten lasterketa. Benjaminek «ibilbide lau-laua» izan zuten eta bertan «primeran» ibili ziren, oso lasterketa ona eginez taldeko bost kideek: Beñat Iraola, Aratz Aranburu, Aiert Olkoz, Julen Erkiaga eta Amets Agirre. «Alebinek maldatxo exijntea zuen zirkuitoari lau itzuli eman zizkioten eta lasterketa Galder Zumetak hautsi bazuen, errematea Mikel Otañok eman zion, deboraldiko bigarren garaipena lortuz. Markel Lizaso ere bikain defendatu zen eta eroso amaitu zuen lasterketa gogorra». Mairi Lejarreta nagusitu zen nesken artean, «kontrol lana egin, indarrak ondo gobernatu eta bukaeran azkarrena izan zen», azaldu du Iribarrek. Infantiletan, zortzi itzuliko lasterketa sinez gogorra izan zen txirrindularientzat, baina Julen Alkortak oso ondo neurtu zituen bere aukerak, hamargarren amaituz. «Hasieran ausartago ibili zen Aimar martinez eta bukaeran ordaindu egin zuen, 15. bukatu zuen». Raul Emilio Flashey ere, nahiz eta lehenak atzetik harrapatu , lasterketa osatu ahal zian zuen. Neskei dagokionez, Amaia Agirre bigarren sailkatu zen, Inge Zumeta hirugarren «atzetik aurrera oso lasterketa polita eginez», ondoren ailegatu zen Amalia Agirre.
Asteburu honetan harrobikoek Usurbilen, hurbil merkatalgune inguruan izango dute proba.
Adunan hasi eta Villabonan bukatu zen Aiztondo klasikoa, Espainiako Koparako proba puntuagarria. Bertan bi zumaiar izan ziren: Aitor Agirre eta Mattin Salegi. «Euskadi Fundazioko Aitor Agirre eguneko ihesaldian sartu zen; ibilbidea oso gorabeheratsua zen, metro laurik ez, atsedenerako, errekuperatzeko tokirik ez eta azkenean ordaindu zuen aurrez egindako ahalegina, baina 75. postuan bukatu zuen». Eulen-Jira Birako Mattin Salegi, aldiz, erori eta jokuz kanpo gelditu zen.
Aste honetan Aitor Agirrek bi lasterketa ditu, Berriatuan eta Zamoran; Mattin Salegik, berriz, denboraldiko lehen itzuliari egingo dio aurre, Extremadurako itzuliari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.