Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' obraren une bat.
Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlanerako sarrerak salgai

Zumaia

Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlanerako sarrerak salgai

Apirilaren 4an eskainiko da Aita Mari aretoan. Txartelak 6,35 euroko prezioan daude eskuragarri (4,45 Gazte Txartelarekin erosita)

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 25 de marzo 2025

Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlanerako sarrerak asteazken honetan jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera. Antzezlana apirilaren 4an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan eskainiko da Aita Mari aretoan.

Sarrerak 6,35 euroko prezioan daude salgai (4,45 euro Gazte Txartelarekin), sarrerakzumaia. eus webgunean eta turismo bulegoan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte. Txartelik geratuz gero, aretoko leihatilan jarriko dira salgai antzezlana hasi aurretik.

Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. «Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Indu stria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi», dio obraren sinopsiak. Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak eztabaidatzeko asmoz.

'Eukalyptus'-ek gure lurra kudeatzeko moduaz eta naturarekin bizitzeko moduaz hitz egiten du. Eukaliptoa aitzakia bat da jendearen hausnarketara eramango gaituzten zalantzak sortzeko, bereziki, nor garen eta inguratzen gaituena nola eraikitzen dugun.

'Eukalyptus' proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlanerako sarrerak salgai