Zumaia
Korrikalariak San Prudentziora eta oinezkoak Milpiribilera, IndamendirekinZumaia
Korrikalariak San Prudentziora eta oinezkoak Milpiribilera, IndamendirekinIndamendik bi irteera antolatu ditu asteburu honetarako. Lehena, larunbat honetan, hilak 8, Indamendi Mendian Korrika taldeko kideentzat izango da; eta bigarrena, igandean, hilak 9, oinezkoentzat.
Publicidad
Indamendi Mendian Korrikakoek San Prudentziora joan-etorria antolatu dute. Parte hartu nahi duten korrikalariek 08:30ean Moilaberriko zubian elkartu beharko dute. Zumaiatik abiatu, San Prudentziora iritsi eta buelta egingo dute. «9 kilometro eta 250 metroko desnibela ditu gutxi gorabehera. Ibilbide hau korrika aritzen den edonork egiteko modukoa da. Beraz, mendian korrika egin nahi baduzu, animatu! Interesa izanez gero, azaldu Moilaberriko zubira!», adierazi dute antolatzaileek.
Indamendik antolatzen dituen irteeretan edonork hartu dezake parte, elkarteko bazkide izan edo ez izan. Zalantzaren bat izanez gero, indamendi1@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo WhatsAppez 666 377 442 telefonora idatzi dezakete.
Egun bat geroago, igandean, Milpiribilera irteera egingo dute oinezkoek. Ibilbidea Zumarraunditik hasiko dute, Zalduondo (Araba) ingurutik, eta Arantzazun bukatu. Ibilbideak bi mendilerro eder uztartuko ditu: Urkillagatik hasi eta Aizkorri bitartekoa bata; ibilbide ederra da. Zumarraunditik Milpiribil (1.277 m.) igoko dute eta, Petrinaitz (1.217 m.) eta Peruaitzen (1.219 m) ondotik pasa ondoren, Urbiako zelai ederretik behera Urbiara jaitsiko dira. Bidean, hainbat zutarri eta trikuharri ere zeharkatuko dituzte.
«Goiz buelta honek 11 kilometro inguru eta 500 metroko desnibel positiboa 580 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, haurrekin egiteko modukoa da», azaldu dute Indamenditik.
Irteeran parte hartu nahi dutenek indamendi1@gmail.com e-postara idatzi edo 666 377 442 WhatsApp zenbakira mezua bidali beharko dute, ostiral eguerdia baino lehen. Indamendi elkartetik parte hartzera gonbidatu dute.
Publicidad
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, eta bazkide ez diren helduentzat, 13 eurokoa. Haurrentzat (18 urtetik beherakoentzat), berriz, 5 eurokoa. Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor joan daiteke, elkarteko bazkide izan edo ez izan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.