Secciones
Servicios
Destacamos
S. UTRERA
ZUMAIA.
Martes, 13 de marzo 2018, 00:22
Ez du denboraldiak amaiera polita izan Maddi Iraola eskiatzaile zumaiar gaztearentzat. izan ere, asteburuan Mayencos bere taldearekin entrenatzen ari zela eta 14. atea zeharkatzera zihoala, eskuineko eskia askatu eta erori egin zen.
Erreskate taldekoek Astuneko dagoen klinikara eraman zuten eta bertan tibia eta peronea hautsi zituela jakin zuen. Ondorioz, nahi baino lehenago agur esan behar izan dio eski denboraldiari, geldialdi luzea egin beharko du eta osatzeko eta berriro ere martxan jartzeko.
Astunetik Donostiako ospitalera eraman zuten proba desberdinak egiteko eta aste honetan bertan egingo diote ebakuntza eskiatzaile gazteari.
Pasa den otsailean Valle de Astún sarian parte hartu zuen gazteak eta proba bikaina egin ostean hirugarren sailkatu zen arren, deskalifikatu egin zuten lehen jaitsieran egindako mugimendu bategatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.