
Zumaia
Maite Aizpurua eta Garazi Navasek 'Hamarreko bitxia' liburua aurkeztu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Maite Aizpurua eta Garazi Navasek 'Hamarreko bitxia' liburua aurkeztu duteMaite Aizpurua zumaiarrak 'Hamarreko bitxia' liburua aurkeztu zuen asteartean, Alondegiko liburutegiko ganbaran, irakurketa musikatua eskainiz Garazi Navas akordeoilariarekin batera. 'Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira' egitasmoaren baitan antolatutako azken ekitaldia izan zen.
'Hamarreko bitxia', istorio laburrez osatutako liburua da, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan egindako lana. Maite Aizpurua zumaiarra, Jon Abril, Saioa Alkaiza, Maddi Arocena, Lutxo Egia, Idoia Etxeberria, Edorta Jimenez, Maitane Perez, Gaizka Sarasola eta Ainhoa Urien izan ziren beraien kontakizunekin liburua osatu duten sortzaileak, eta Ainara Azpiazu, 'Axpi' ilustratzailea izan da liburuaren azalaren egilea.
Maite Aizpuruak 'Esnatze basa' izeneko literatur lana osatzeko egonaldia egin zuen Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa).
Hainbat pertsonaiaren ikuspuntutik idatzita dago, lehen pertsonan, eta une eta egoera desberdinetan garatzen dira San Fermin egun bateko 24 orduetan. Narrazio bakoitzeko ahotsak desberdinak dira, eta, beraz, estilo literario desberdinak jorratu ditu.
Bere lanaren gai nagusia gaur egungo herri txikietako disidentzia sexualaren inguruko bizipenak arakatzea izan da, naturan, bertako jendearekin izandako harremanetan eta bizipenetan, eta denboraren joanean arreta jarrita. Aizpuruak azaldu zuenez, bere egonaldian bailara inguruko jende gaztearekin izandako elkarrizketetan inspiratu nahi izan zuen bere lanaren pasarte batean, Tinder aplikazioaren elkarrizketa batean oinarritu nahi zuen, baina oso zaila izan zitzaion jende gaztea ezagutzea, eta irudimena erabili behar izan zuen.
Zumaiarrak asteartean aurkeztu zuen bere lana, Garazi Navas akordeoigilearekin batera, 'irakurketa musikatu baten bitartez. Hala, Geuretik Sortuak bekari esker bere egonaldian sortu duen 'Esnatze basa'-ren emaitza eskaini zuen bere jaioterrian. Alondegiko ganbarara hurbildu zen publikoak Aizpuruak sortutako obra ezagutu zuen, pertsonaien elkarrizketen bidez, elkarrizketa arinak eta umore-kutsukoak, Navasen musikarekin lagunduta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.