Zumaia
Musika eta dantza eskolak eta ZUMB-k Olinpiar Jokoak ekarriko dituzte herriraZumaia
Musika eta dantza eskolak eta ZUMB-k Olinpiar Jokoak ekarriko dituzte herriraZumaiako Musika eta dantza eskolak eta ZUMB-k Olinpiar Jokoak ekarriko dituzte Zumaiara. Otsailaren 28an, 17:30etik aurrera, ospatuko dute aurtengo inauterietako kalejira.
Publicidad
Abenduan egindako emanaldian eman zituzten aurtengo jaialdiko gaiaren lehen pistak eta ordutik, Olinpiar Jokoetako zuzia, edo lekukoa, herriko eragile ezberdinetako ordezkarien eskuetatik pasa da. Orain arte, Ubillos, Torreberri, eta Alondegia (Kultura), kiroldegia (Kirola), Branka eguneko zentroa (gizarte zerbitzuak) eta Larraina euskara elkartearen (Euskara) egoitzatik igaro da olinpiar sua. Ondoren, udaletxetik pasatuko da, eta, azkenik, Ubillosera itzuliko da Zumaiako Olinpiar Jokoetako kalejirara garaiz iristeko. Egun horretan, Iñaki Ostolaza alkatea izango da Musika eta Dantza eskolako ikasleei zuzia pasatzeaz arduratuko dena.
Ondoren, 2025eko Olinpiadetako kirolariek, hau da, Musika eta Dantza eskolako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoek, kalejirari hasiera emango diote ZUMB musika bandarekin batera. Ubillosen hasita, taldea San Juan Iturritik pasako da eta Erribera kalean zeharkatuko du, Beheko Plazara iritsi arte.
Ohi bezala, aurretik hainbat tailer eta entsegu izango dira eguna prestatzeko. Irakasleei eta gurasoei zuzendutako dantza ikastaroaren bi saio egingo dira, eta hauek Zumaiena ikastolako gimnasioan izango dira, hilaren 18an, 15:30etik 16:30era lehenengoa, eta hilaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara bigarrena.
Kalejira prestatzeko beste bi saio egingo dituzte. Hauek 24an eta 27an izango dira, 17:00etatik 17:30era.
Mozorroen osagarriak prestatzeko tailerrak, berriz, hilaren 24, 26 eta 27an, 17.45etik 18:45era; eta 25ean, 17:00etatik 18:00etara, egingo dira. Bestalde, aurreko edizioetan bezala, inauteri festako kartelaren irudia Ander Hormazurik egin du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.