
Zumaia
Santelmoetako helduen danborradako entseguak ostiral iluntzean hasiko diraZumaia
Santelmoetako helduen danborradako entseguak ostiral iluntzean hasiko diraUrtero bezala, helduen danborrada San Telmo jaietan aterako da kaleak alaitzeko eta Kofradiako banderaren igoeran laguntzeko, Zumaiako Musikaren Bandaren laguntzarekin. Danborradaren entseguak ostiral honetan hasiko dira.
Publicidad
Lehenengo, 21:00etan, bilera informatiboa egingo da eta egun handirako izen-emateak irekiko dira; ondoren, 21:30etik 22:30era, entseguei hasiera emango zaie.
Desfilea prestatzeko saioak asteburuetan egingo dira: ostiraletan 21:30etik 22:30era eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara, Zumaiako Herri Eskolan (Sagarbideko eraikina).
Bestalde, larunbateab hasiko dira Lakatz Kultura Elkarteak antolatutako haur danborradako entseguak. Saioak larunbatetan egingo dira, 16:00etatik 17:30era, Zumaiako Herri Eskolan (Sagarbideko eraikinean).
Lakatz elkartetik zehaztu dutenez, danbor eta barrilak jotzen parte hartuko duten haur txikienak 2018an jaiotakoak izango dira. Bestalde, aurreko urteetan bezala, txikienek ere parte hartu ahal izango dute desfilean: arrauna edo salabardoa eramaten oinez parte hartuko duten neska-mutikoak 2019an eta 2020an jaiotakoak izango dira. Azken hauek entseguetako batera aurkeztu beharko dira izena eman ahal izateko.
Izena emateko eta informazio gehiagorako, danborradako entsegu saioetan, larunbatetan 16:00etatik 17:30era.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.