
Zumaia
Unanue eta Sainz juniorretan eta Osa kadeteetan, onenekinSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Unanue eta Sainz juniorretan eta Osa kadeteetan, onenekinJunior mailako Uzarragako igoeran lasterketako protagonista nagusia izan zen Aratz Unanue. «75 kilometroko lasterketan, zailtasunei dagokineez, amaierako malda tentearen aurretik Deskargako malda gogorra gainditu behar izan zuten txirrindulariek. Hor onenen erritmoak pi-a 190 txirrindulariz osatutako pelotoia luzatu zuen, eta lehen galbaea pasa, jaitsieran eta Udanarako bidean hiru txirrindularik aurrera egin zuten; horien artean zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko Aratz Unanue», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek, eta jarraitu du: «Udana-Oñati buruan egin eta Bergararako atzetik zetozen zazpi txirrindulariek beraiekin bat egin zuten, horien artean zen Beñat Sainz taldekidea, eta horrelaxe heldu ziren Uzarragaren oinetara Antzuolan. Behin gorantzako bidea hartuta, Aimar Fernandez de Gorostizaren erasoari Aratz Unanuek erantzun zion eta helmugarako gutxi faltan, indarrak ahultzen joan zitzaizkion Iraetakoari, azkenean bosgarren sailkatu zen, bere aurretik, atzetik aurrera etorrita Beñat Sainz sailkatu zen». Uzarragako igoeran Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak bigarren talderik onena izan zen. Sainz eta Unanueren ondoren, Jon Berasategi 66. Sailkatu zen hiru minutura eta Lukas Blanco 81., bost minutura. «Oso oso bizkor ibili ziren txirrindulariak».
Deban pelotoia bat eginda ailegatu zen helmugara, esprintean erabaki zen garailea eta hor, zortzigarren tokian sailkatu zen Borja Osa. «Itziartarrak lehen denboraldia du kadete mailan, infantiletatik urratsa eman eta hasi da maila berriari neurria hartzen». Unai Egañak ezin izan zion pelotoiaren erritmoari eutsi eta 80. Sailkatu zen 30 segundora, Xuban Arakistain 98.a izan zen hiru minutura.
Kadeteek Arroa Behean dute lasterketa gaur arratsaldean. Hiru zakila bira osatuko dituzte, eta Exclusivas Marduren egoitza atarira ailegatu aurretik, bukaeran Presaldetik Arroa Gora doan maldatxoa izango du lasterketak punturik erabakigarriena. «Gogotsu daude taldeko lau kadeteak etxeko lasterketan beraien onena emateko, eta babesleari bere laguntza eskertzeko».
Juniorrek gaur goizean Deban dute hitzordua: Itziar eta bukaeran Kalbario izango dira epaia emateko igoera erabakigarriak. Igandean, berriz, Lizarran parte hartuko dute juniorrek. Maiatzean Lizarran Klasika garrantzitsua jokatuko dute Lizarran eta hura prestatzeko, ibilbidean bertan prestatuko dira Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko ziklistak.
Infantil eta alebinak Mendaron izan ziren larunbatean. Bertan, Amaia Agirrek garaipena lortu zuen eta Amalia ahizpa hirugarrena izan zen podiumean. «Bikain lehiatu zuten mutilekin batera, Amaia lehen pelotoian helmugaratuz», dio Iribarrek. Alebinetan Mikel Otaño podiora igo zen, baina kasu honetan hirugarren sailkatu bezala.
Asteburu honetan BTTa ere aukeratu dutenek Oiartzunen izango dute Gipuzkoako Txapelketa.
23 urtez beherakoen kategorian, Mattin Salegik Laukizko lasterketa gogorren 64. sailkatzea lortu zuen, bigarren pelotoi nagusian ailegatu zen 39.aren denbora berean. Aitor Agirrek, Albazeten, Onturren Espainiako Kopako lasterketan parte hartu zuen, 94. Bukatu zuen. «Ez zuen gorputzaldirik onena izan Agirrek». Asteburu honetan gaur Markinan korrituko du Aitor Agirrek. Mattin Salegik Markinan izango da, eta igandean Gorlako igoeran.
Neskek Beasainen Espainiako kopako lasterketa izan zuten. Maite Urteagak «lasterketa ikusgarri bat» osatu eta 8. postuan bukatu zuen, irabazlearengandik 19 segundora. Kadete mailan, Laia Zumeta 28.a izan zen. Asteburu honetan Espainiako kopako bi lasterketa jokatuko dira Galizian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.