Zumaia
Zortzi film laburren proiekzioa egingo da gaur 'Euskara, bestela ez gara' zikloa agurtzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zortzi film laburren proiekzioa egingo da gaur 'Euskara, bestela ez gara' zikloa agurtzekoS. U.
Zumaia.
Martes, 8 de abril 2025, 20:11
'Euskara, bestela ez gara' zikloa amaierara iritsiko da gaur Laburbira jaialdiko film laburren proiekzioarekin, 19:00etan, Aita Mari aretoan.
Laburbira Euskarazko film laburren XXII. zirkuitua eskainiko da. Askotariko lanak ikus daitezke 2025eko Laburbiran, guztiak ere egungo euskal zinemagintzaren lagin apartak eta Europa osoko zinema jaialdietan ibilbide arrakastatsua egindakoak. Zortzi film izango dira: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez de Lizardui), 'Plazer Bat' (Sonia Estevez), 'Betiko Gaua' (Eneko Sagardoi), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo), 'Hor Konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano). Filmak ikusi ondoren, solasaldia izango da zuzendarietako batekin.
2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bosgarren urtez, Larraina euskara elkarteak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Euskara ardatz hartuta, bi mahai inguru, aurkezpen bat eta gaurko zine emanaldia izan dira aurtengo edizioan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.