

Secciones
Servicios
Destacamos
Zumaiako gazteen partehartze zabala izan da 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan. UEMAk antolatutako ekimen honek euskararen erabilera eta sormena sustatzea ditu helburu, eta euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzenduta dago. Aurtengo Arnasetik bideosormen lehiaketaren hirugarren edizioan inoizko parte-hartze handiena izan da. Guztira 260 bideok hartu dute parte. Guztira 260 bideok hartu dute parte eta EAEko eta Nafarroako 40 udalerrik izan dute ordezkaritza lehiaketan. Zumaiarrek, guztira, 16 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara. Partehartzaileek Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria irabazteko aukera dute; azken hori herritarren bozketa bidez erabakitzen da.
Arnasetik lehiaketa hiru kategoriatan banatuta dago, eta Zumaiako eskoletako ikasleek hiru erronkei gogoz heldu diete:
'Txokorako bidea' (LH 5-6 maila) kategorian Herri Eskolako ikasleek bi minutuko zortzi bideo aurkeztu dituzte, herriko txoko kuttunak aukeratuta. Bideoak ikusteko eta bozkatzeko: https://arnasagara.eus/bideoa-kategoria/lh-5-6-txokorako-bidea/?herria=Zumaia
'Prestatu nirekin' (DBH 1-2 maila) kategorian, urte osoan zain egoten diren egun edo ospakizunen ingurko kontakizuna egin behar izan dute. Zumaienako ikasleek bi bideo aurkeztu dituzte, eta ZHEkoek beste bi. Lanak ikusteko eta bozkatzeko: https://arnasagara.eus/bideoa-kategoria/dbh-1-2-prestatu-gurekin/?herria=Zumaia
Eta, azkenik, 'Bosteko katea' (DBH 3-4 maila) kategoriaren erronka honako hau izan da: beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango balute, norena izango litzatekeen eta zergatik azaldu behar zuten, bost laguneko katea osatuz. Zumaienako ikasleek bi bideo aurkeztu dituzte, eta ZHEkoek beste bi. Lanak ikusteko eta bozkatzeko:
Lehiaketa honen barruan bi sari banatuko dituzte kategoria bakoitzean: Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria. Azken hori herritarren bozketa bidez erabakitzen da. Partehartzaileek 500 euro baliokidea irabazteko aukera dute, euren sormena eta euskararen erabilera baloratuz.
Zumaiarren ahaleginari arnasa emateko, zumaiarrek sortutako lanak ikustera eta horien aldeko botoa ematera gonbidatu nahi ditu Udalak herritar guztiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.