Secciones
Servicios
Destacamos
Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana aurkeztuko dute gaur, arratsaldeko 18:30ean, Alondegia Kultur Etxeko Oxford aretoan.
«Azken urteetan, LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapenak kalean ikusten diren arren, gaur gaurkoz oraindik ez da identifikatutako behar horiek neurri politikoetara eramaten asmatu. Izan ere, ezjakintasun handia dago oraindik, eta LGTBI+ pertsonen bizitza publiko eta politikoa ezkutuan egon da orain artean, eta ez da haien ahotsa kontuan hartu», azaldu dute Udaletik.
Hausnarketa eta hutsune horri tiraka 2020. urtean hasi zen lanean Zumaiako Udala, Eihera kooperatibaren bidelaguntzarekin. 2020an zehar barne mailako lanketa egin zuten, bi zentzutan: alde batetik, udaleko hainbat sail aztertu zituzten; eta bestetik, gazteekin LGTBI kolektiboaren problematika lantzeko saioak egin zituzten. «Gazteekin egindako saioak emankorrak izan ziren, eta Zirta espazio askea sortu zuten 2021eko martxoan», gogoratu dute. Halaber, udalaren barruan eragiteko eta LGTBI+ kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa udal zerbitzuetan txertatzen hasteko, hainbat formakuntza saio egin zituzten.
Egindako ekimenek eragina izan zutela uste arren, «norabide falta» sumatu zuten. Horregatik, bideorri bat zehazteari ekin zioten iaz, proposamen guztiak marko baten baitan kokatzeko. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu dituzte, eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika konkretuen zerrenda eta plana osatu dute.
Planaren xehetasunen berri izan nahi dutenek gaur arratsaldean egin dezakete, Oxford aretoan egingo den aurkezpenean. Honek Zumaiako Udalaren, Eihera kooperatibaren eta Zumaia Bizitzeko da sailaren babesa du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.