
Zumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak prestaketekin eta entrenamenduekin estreinatu du 2025 urteaZumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak prestaketekin eta entrenamenduekin estreinatu du 2025 urteaS. U.
zumaia.
Viernes, 10 de enero 2025, 20:31
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak estreinatu du 2025 urtea. «Orain arte lanean aritu dira entrenamenduak eta prestakuntzak direla eta, baina gertu dira lasterketak. Adibidez, larunbat honetan Eskola Kirolakeko saioa izango da gaztetxoenentzat, Asteasun», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.
Publicidad
Zumaiako elkarteak 14 txirrindulari eramango ditu guztira Asteasuko lasterketetara. Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak izango dira mendi bizikletako saioa osatuko dutenak. Errepideko lehen lasterketa, berriz, otsailaren 22an izango dute. «Bitartean lokatzetan ibiliko dira mendiko bizikletarekin», azaldu du Iribarrrek.
Kadete eta juniorrei dagokienez, bi kadeteek eta junior batek ziklo krosa egin dute eta denboraldiaren zati hori amaitu dute. Orain, martxoko lehen asteburuan hasiko duten errepideko denboraldia prestatzeko azken entrenamenduak izango dituzte. Beñat Sainz juniorrak ere pista egin du eta nazioarteko probatan lehiatu da Bordelen, non emaitza onak lortu dituen; igande honetan bertan ere hantxe izango da neguko txapelketan parte hartzen.
Juniorrek «indartsu» hasi nahi dute denboraldia, apirilaren 5ean, etxean, Zumaian jokatuko baita Gipuzkoako Nazioarteko Klasikako lehen etapa. «Gipuzkoako Klasikan Europako junior onenak izaten dira; goi mailako lasterketa da, gaur egun World Tourrean dauden taldeen harrobiko txirrindulari askorekin», adierazi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideak.
Amaitzeko, 23 urtez azpiko mailari dagokionez, aipatzekoa da Euskadi Fundazioko Aitor Agirre egunotan Altean kontzentratuta dagoela Euskaltel-Euskadi taldearekin. Aitor Agirrek eta baita Mattin Salegik ere (Eulen-JiraBira) Essor Basque lasterketekin hasiko dute 2025 denboraldia, otsailaren hasieran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.