Borrar
Miriam Mendoza apirilaren 15ean haurren ipuin kontaketan izango da.
Zumaiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko lau jarduera antolatu dira

Zumaia

Zumaiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko lau jarduera antolatu dira

'Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira 'lelopean, apirilaren 1, 8, 10 eta 15ean egingo dira. Lehenengo ekintza irakurle taldearen saioa izango da Joseba Zulaikarekin

Sara Utrera

zumaia.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:05

Zumaiako Udalak 'Irakurtzen duten zumaiarrak arris-kutsuak dira' lelopean irakurzaletasunarekin lotutako jarduerak antolatu ditu, beste behin, irakurtzearen onurak nabarmendu eta zumaiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko. Guztira, lau jarduera antolatu dira.

Denboraldi berria apirilaren 1ean hasiko da, Irakurri Matte irakurle taldearen hileroko saioarekin. Joseba Zulaikaren 'Aberriaren inpaseak' saiakeraz ariko dira, idazlearekin berarekin, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, «gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburua» osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei «beste modu batera» begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: «euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? Gizartea ala herria izan behar dira ardatz gure politiketan?» Behin betiko erantzunak baino, geldiaro honen zergatiez pentsaraziko duen lana da 'Aberriaren inpaseak'.

Apirilaren 8an, 'Titiritari' liburuaren aurkezpen antzeztua eskainiko dute Anita Maravilla konpainiako kideek. Hitzordua arratsaldeko 17:30ean izango da Alondegiko Oxford aretoan. Apirilaren 10ean, Leluren 'Giros, vueltas y mundos' liburuaren aurkezpen musikatua izango da, 19:30ean, Oxford aretoan.

Amaitzeko, apirilaren 15ean, 'Beldurrak aidean, irrifarra ahoan' izeneko ipuin kontaketa izango da. Miriam Mendozak gidatuko du saioa eta 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Ipuin kontaketa 17:30ean izango da haur liburutegian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko lau jarduera antolatu dira