![Abian da Manuel Irujo Katedra](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/noticias/201503/07/media/irujo--575x323.jpg)
![Abian da Manuel Irujo Katedra](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/noticias/201503/07/media/irujo--575x323.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Sábado, 7 de marzo 2015, 10:47
2013an azaldu zuten Liverpooleko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Fellowship Katedra sortzeko asmoa. Honelako ekimen bat abian jartzeko behar diren urratsak burutu ondoren, ikasturte honetatik aurrera, martxoan lehen aldiz abian jarri den Manuel Irujo Fellowship Katedra urtero gauzatuko da unibertsitatean.
Programa gaur bertan hasiko da, Manchester hirian, Conference Center eta Pendulum Hotelean egingo den 'Guernica, the destruction of a town and the creation of a masterpiece' mintegiarekin. Partaideak, Gijs van Hensbergen, Nicholas Rankin, Helen Little eta Manuel Moreno izango dira, eta mahaiburua, Paul Preston katedraduna.
Izan ere, Liverpooleko Unibertsitatea aitzindaria da euskal hizkuntzaren eta kulturaren sustapenari dagokionez. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, Hizkuntzak eta Ikerketak sailak Euskal Ikasketen behin betiko lanpostu bat sortu du berriki, eta Manuel Irujo Lecture Biltzarra ere antolatzen du urtero. Gainera, 2013an, Manuel Irujoren ondorengoek, abokatu eta politikari jeltzalea zenak Pariseko eta Londreseko erbestera eraman zituen liburuen artxiboa dohaintzan eman zioten unibertsitateari, eta ikasturte honetatik aurrera, martxoan lehen aldiz abian jarri den Manuel Irujo Fellowship Katedra ere urtero gauzatuko da unibertsitatean.
Lehen irakaslea, Xabier Irujo
Katedra euskal exilioaren gaia aztertzeko eta ezagutaratzeko asmoz sortu da, eta gaiaren gaineko ikerketak eta irakaskuntza sustatuko ditu. Lehen urtean Manuel Irujo (1891-1981) zenaren gainean ikerketa bultzatu nahi izan du Katedrak, eta Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) lehen irakasle gonbidatuak hartu du ardura hori. Katedrak programa zabala izango du, martxoaren 7tik 26ra burutuko dena, beste hainbat erakunderekin ere elkarlanean.
Ondorengo saioa astelehenean egingo da, martxoaren 9an. 'Manuel Irujo and 20th Century Basque Politics' mintegia egingo da Liverpooleko Unibertsitatean, Euskal Ikasketen programak antolatuta. Mintegi honek Manuel Irujo (1891-1981) zena eta euskal politikagintzan izan zuen eragina ditu ardatz.
Historiak XX. mendeko bost euskal politikari nabarmenen artean kokatu du Irujo, haren bizitza osoan garrantzizko gertakari politikoetan izan zuen engaiamenduari eta lidergoari esker. Hizlariak, Arantzazu Ametzaga (liburuzaina), Aurora Madaula (Universitat de Barcelona), Aritz Ipiña (EHU), Irati Agirreazkuenaga (London School of Economics) eta Aritz Onaindia (EHU) izango dira, eta mahaiburu lanetan Joseba Agirreazkuenaga (EHU) eta Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) ariko dira.
Martxoaren 16an, 'Peninsular Nationalisms Contrasted' mintegia hartuko du Londresko British Library-k, liburutegiarekin batera antolatutako ekitaldian. Montserrat Guibernauk (Queen Mary University of London), Xabier Irujok (University of Nevada, Reno) eta Miguélez-Carballeirak (Bangor University), Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako nazionalismoen inguruan hitz egingo dute, hurrenez hurren. Mintegiaren amaieran, Kirsty Hooper katedradunak (University of Warwick) zuzenduriko mahai inguru bat egingo da.
Halaber, 'The bombing of Gernika' izango da Xabier Irujok London School of Economics ikastegian martxoaren 19an eskainiko duen hitzaldiaren izenburua eta gaia. Liverpooleko Unibertsitatera itzulita, martxoaren 24an, Xabier Irujok 'Anne Frank: 70th Anniversary. The Mechanics of Death: Nazi Concentration Camps0 izeneko mintegian ere esku hartuko du, hitzaldi bat eskainiz.
Gainera, Liverpooleko Unibertsitatean bertan, 'An End to the Basque Conflict?' mintegia egingo dute martxoaren 26an. Egun osoko mintegi honek euskal gatazkaren jatorria azpimarratuko du eta hori konpontzeko zailtasunaren zergaitia ere mahai gainean jarriko du.
Ekitaldi hau Historia, Hizkuntza eta Kultura Fakultateko ekimen kolektibo bat da, kanpoko bi erakunderekin lankidetzan: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Agirre Lehendakari Zentroa. Xabier Irujo (University of Nevada, Reno), Iñigo Urrutia (Euskal Herriko Unibertsitatea), Kevin Bean (University of Liverpool), Richard Gillespie (University of Liverpool), Amaia Agirre (Agirre Center for Social and Political Studies) eta Juan Jose Ibarretxe (Agirre Center for Social and Political Studies) izango dira hizlariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.