Borrar
Larraldea etxea, Senpereko eta inguruetako kulturgintzaren aterpea.
Olerkari eta olerki zaleen bilgune da Senpere

Olerkari eta olerki zaleen bilgune da Senpere

Hatsa elkarteak 1998 urteaz geroztik antolatzen duen Poesia Eguna egingo da igandez, Euskal Herri osoko poeta eta poesia zaleak bilduz

dv

Sábado, 11 de abril 2015, 12:34

Bestelako erakargarririk ere baduen arren, bi hitzordu nagusen kontura da ezaguna Senpere. Maiatzeko bigarren igandean Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaia egin ohi da lakuaren bueltan. Apirilaren hasieran, berriz, Euskal Herriko osoko olerkari eta olerki zaleen bilgune bilakatu ohi da, Hatsaren Poesia Eguna tarteko. Hatsa elkarteak antolaturik eta Senpereko zein inguruetako kulturgintzaren aterpe den Larraldea etxe eder eta bizi-bizian, 1998az geroztik etenik gabe egin izan den poesiaren egun honen ekitaldi nagusia igandez burutuko da.

Egunaren hamazazpigarren ediziorako prestatu duten egitarauaren arabera, 16:00etan aurkeztuko da Hatsaren olerki liburua. 1999an argitaratu zen lehen edizioan hogeita hamarren bat olerkariren lanak jaso bazituzten, orduz geroztik kaleratu dituzten zortzi liburuetan etengaba joan da handitzen parte-hartzaileen kopurua. Aitzaki ederra ere izaten da liburuaren aurkezpena beraien lanak bidali dituzten poetak elkar ezagutzeko eta elkarren berri izateko.

16:30etan, berriz, idazleen olerki irakurketa eta 'Hatsaren olerki bustiak (2015)', argazki-olerki-bideoa ikuskizuna. Bideo hau, liburuan idatzi dutenen olerki-testu pasarte poetikoekin, bai eta Agurtzane Anduetza, Joanes Anduetza eta Auxtin Zamoraren argazkiekin egituratua da.

Bestalde, aurten bosgarren aldiz, 'Olerkarien eguna' egingo da. Egunak, hobe esanda, ekainaren 30era bitarteko epea baitute ekimen horretara bildu nahi dutenek. "Olerkiak euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonorrek parte hartu dezake", irakur daitekee Olerkarieneguna web gunean. "Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zenbaiten aurkezteko. Eta hori nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz eta abar...".

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olerkari eta olerki zaleen bilgune da Senpere