Edurne Otamendi, Juan Ramon Alberdi, Iñigo Legorburu eta Antonio Casado

«Bertsolaritza izan da aforismoaren mundura hurbildu nauena»

Iñigo Legorburuk irabazi du UPV/EHUko ‘Oihenart’ Aforismoen V. Lehiaketa

DV

Sábado, 28 de noviembre 2015, 08:47

Iñigo Legorburuk eta Juan Ramon Alberdik jaso dituzte hurrenez hurren UPV/EHUko Oihenart Aforismoen V. Lehiaketaren lehen eta bigarren sariak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzu buruaren eskutik. Lehiaketa UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak jarri zuen abian 2010ean, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz.

Publicidad

Saria jasotzerakoan Iñigo Legorburuk azaldu du «aforismoak ahozkotasunean duen garrantzia azpimarratu nahiko nuke. Nire kasuan, bertsolaritza izan da aforismoaren mundura hurbildu nauena,ironiaz eta zentzu bikoitza duten esaldiak oso gustuko ditut. Komunikazioaren arloan, aforismoa da tresnarik eraginkorrenetako bat».

Halaber, Juan Ramon Alberdik agertu du «esan beharrik ez dago sari honek sekulako ilusioa egin didala eta lagungarria izango zaidala aforismoak egiten jarraitzeko. Izan ere, niretzat, aforismoak egitea udara igarotzeko era atsegin eta emankorra da. Eta emankorra diot, aforismoak gure pentsamendu eta esperientzietan behatzeko zirrikitu moduko batzuk direlako. Kontzeptu eta zirkunstantzia ezberdin aunitz ikuskatzeko eta hausnartzeko aukera ematen duten zirrikitu zuhur eta irudimenezkoak».

Iñigo Legorburu bertsolaria da, bertsopaperetan eta literatura lehiaketetan trebatua. Lehiaketara aurkeztu duen lanak Itsasoa den basamortu urdinean du izena. Juan Ramon Alberdi aldiz, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean antropologiako masterra egiten ari da. Lan sariduna Soaren zirrikitutik delarik.

Aurtengo edizioan lehiaketara aurkeztu diren lanak epaitu dituzte Cristina Lasak, Juan Kruz Igerabidek eta Eider Rodriguezek, Antonio Casado idazkari moduan aritu delarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad