

Secciones
Servicios
Destacamos
Begoña del Teso
Domingo, 10 de abril 2016, 11:34
Kent Jonesek amodioz gainezka eta begirune apartaz (itogarriaz ere ) blai den dokumentala non berreskuratzen diren askoren zine-biblia den Jules et Jim-en egileak eta Psycho-renak izan zituzten solasaldiak, hitzaspertuak- Hitchockek berak mahai gainean utzitako kezka batez bukatzen du: «Agian, ez dakit ba, agian bai nire pertsonaiei, bai nere lanen narratibari kaso, jaramon, arreta gehiago jarri behar izan niekeen.».
Litekeena da, bai. Baina ez zuen aukera, beta, parada, gogorik hori egiteko. Truffautekin hitz egin eta gero, pelikula pare bat baino ez zituen filmatu. Are gehiago, 'Kaleidoskopio' izena izan behar zuen filma ezin izan zuen sortu. Egun, izenburu hori existitu ez diren beste zeluloide pusken artean aipatzen da behin eta berriro. Zer ote 'Kaleidoskopio'? Diotenez, Antonioniren 'Blow up' (1966) ikusi orduko somatu zuen bere zinema zahartua zela. Estiloz, maneraz, moldez aldatu behar zuelako susmoa barneratu zuen, minez. Krisialdi latz hartan murgilduta, Universal ekoizpen etxeari proposatu zion hiru hilketa basa ardatz izango zituen pelikula. Oso sexuala. Oso bortitza. Oso homoerotikoa. Ordubeteko zirriboroa filmatu zuen. Milioi bat dolar baino ez zela kostatuko zin egin zuen. Baina Universaleko jauntxoek, On Alfred burutik sano ez zegoela argudiatuz (iritzi berekoa zen Orson Welles), biltegi bateko azken txokoan lurperatu zuen bobina hura
Hegoaldean Kent Jonesen lana estreinatu zen momentu berean, Miarritzeko Le Royal aretoan ikusgai zegoen Fran Pavichen 'Jodorowsky's Dune', beste ezin bati buruzko kontakizun malenkoniatsua. Aztia, Tarot kartetan aditua, poeta iluna, infernuko zinegile txiletarrak Frank Herberten zientzia fikziozko nobela egokitzeari ekin zion. Munduak sekula ikusi ez zuena ikusiko zuela agindu zuen. Zeruak eta Infernuak bat egin bide zuten pantailan. Orainak eta Etorkizunak. Jainko eta Deabru guztien konplizitatea bilatu zuen: Orson Welles bera, Gloria Swanson, Salvador Dalí, Mike Olfield; baita geroxeago Alienen irudia marraztuko zuen Giger-ena ereAurre ekoizpen lanetan bi miloi eta erdi dolar gastatu ziren, eta gidoiak New Yorkeko telefono gidak beste pisatzen zuenPorrot egin zuen filme guztiak gainditu behar izan zituen hark baina azido lisergikoz gainezka dirudien dokumental izugarria geratzen zaigu memoriarako.
Eta horrelaxe genbiltzala, existitu ez ziren filme guztien inguruan (Kubricken 'Napoleon', Orson Wellesen dozena bat, Tim Burtonen 'The Death of Superman', Viscontiren 'En busca del tiempo perdido') alderaezina den beste zoro menderaezin baten berri jaso genuen, martxoaren 31eko 'The Hollywood Report'-en. Han esaten zenaren arabera, hamaika aldiz bertan behera utzi behar izan duen 'The Man Who Killed Don Quixote' egitasmoari berriro ekingo dio betidanik zori txarra ezinbesteko lagun eta konplize duen Terry Gillianek. Terry Monty Python kuadrilakoa da eta bere lan marabilosoen artean (ia denak begiz jotakoak, malapartatuak) 'Brazi'l, 'Miedo y asco en Las Vegas','Doce monos', 'Tideland', 'The Imaginarium of Dr Parnassus' ditugu.
2000 urtean hasi zen lan erraldoi horren prestakuntzan, ahalegin eta filmaketan. Non eta Nafarroako Bardean, Asier Altunak bere 'Soroa' kokatu zuen lur idor berean. Baina gaixotu ziren aktoreak. Baina euria bota zuen. Egunero. Orduro. Uholdeak izan ziren. Baina Otaneko gerra hegazkinek orroen eta eztanden artean jardun zuten maniobretan. Ondorioz, teknikariek ezin izan zuten zuzeneko soinuarekin moldatu.
Beste dokumental bat egin zen, tragedia kijotesko horren inguruan, 'Lost in La Mancha' marabilosoa. Baina Terryk ez zuen amore eman. Xurrumurruak urtero iristen ziren: Badirudi esaten da Hollywooden diotenez.'.
Azken albistearekin fidatzen bagara, Paulo Branco ekoizle finak (Oliveira, Malkovich, Wenders, Pedro Costaren lanak sostengatu/bermatu izan ditu) bere ardurapean hartu du zeluloidezko amestxakur eder hori Abian dira (akaso, igoal, batek daki) berriro ere jaun, zaldun, kameradun prestu eta ero gureak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.