
dv
Jueves, 2 de junio 2016, 11:38
Euskal Herriko ikastoletako ikasleek gogokoen izan dituzten liburuen egileek, idazleek zein ikustratzaileek, Lodosan jaso zituzten asteazken arratsaldean 2016ko JUUL kanpainako sariak. Nafarroako Ikastolen elkarteak antolatzen dituen hauteskunde literarioek bide luzea dute egina honezkero, aurten 18. ediziora heldu baitira. Parte-hartzea ere zabala izan da, apirilaren 21ean egin ziren hauteskundeetan 26.000 boto inguru eman baitzituzten, adinaren arabera sailkaturik, 53 ikastolatako ikasleek, bide batez ikasi zutelarik zer den eta nola antolatzen den hauteskunde prozesu bat.
Publicidad
Amaieran erantsi den zerrendan agertzen diren saridunetako asko azaldu ziren Lodosako Kultur Etxean egin zen ekitaldira. Hori ere jakina den arren, gogoratu behar da aurtengo Nafarroa Oinez Lodosa eta Vianako ikastolek antolatzen dutenez, jarduera ugari ari direla hartzen azken hilabeteetan bi herri horiek. Besteak beste, Eneko Etxegarai, Peru eta Txomin Magdalena, Pello Añorga, Toti Martínez de Lezea, Castillo Suarez, Gaizka Arostegi, Fernando Morillo, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Jon Andueza, Jokin Mitxelena, Eider Eibar edota Leire Salaberriak agertu ziren zegokien saria jasotzera.
Errekonozimenduaz harago, saria ez da nolanahikoa, bozkatuen izan diren idazle eta ilustraileei Ikastolen Elkarteak Mikel Okiñenak berariaz egindako pieza bana -bakoitzak berea, denak desberdinak baitira- ematen baitie.
Sari banaketa ekitaldian hitz egin zuten, NIEk zabaldutako oharraren arabera, Pablo Azkona Lodosako alkateak; Iban Izurza Erentzun Ikastolako lehendakariak, Nafarroa Oinez 2016en izenean; Mikel Asiain NIEko lehendakariak eta, JUUL kanpaina babesten duen Eusko Jaurlaritzaren izenean, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
JUUL 2016 irabazleak
H.H. 3-6 urte
Koloretako munstroa Anna Llenas
Puagg! Eneko Etxegarai
Tonino Miguel Salas
L.H. 6-8 urte
Hartz marmartia Begoña Ibarrola
Txomintxo eta... Peru Magdalena
Mux munstroa Pello Añorga
Publicidad
L.H. 8-10 urte
Nur eta altxorraren... Toti Martinez de Lezea
Fantasiaren erreinuan G. Silton
Agur, Agur! Castillo Suarez
L.H. 10-12
Gizajo baten egunkaria J. Kinney
Karlisten altxorra Gaizka Arostegi
Amets ameslari... F. Morillo
B.H. 12-16 urte
Ezekiel Jasone Osoro
Beti Iparralderantz Jon Arretxe
San Ferminetan... John Andueza
Ilustratzaileak
Juan Luis Landa
Jokin Mitxelena
Mikel Valverde
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.