Secciones
Servicios
Destacamos
1936an hasi zen Espainiako Gerra Zibilak marka sakona utzi du Gipuzkoako gizartean. Lurralde honetan bizi ziren biztanle guztien bizitzak aldaketa bortitza jasan zuten urte hartako uztailaren 17an. Eta 1939ko apirilaren 1a arte bizitakoa protagonisten eta euren arbasoen baitan betiko gelditu da. Memoria hori da, hain zuzen ere, Donostiako Koldo Mitxelenak barne hartzen duen 'Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna' erakusketak berreskuratu nahi duena.
«Erakusketa honetan kontaketa historiko bat topatuko duzue», azaltzen du Ainara Martín erakusketaren koordinatzaileak. «Gipuzkoako kanpainan gertatu ziren historiaren inguruko kontaera bat« da Martínen hitzetan erakusketa, non »garrantzitsuena« Gipuzkoako kanpainan egon ziren emakume eta gizonen izen-abizenak diren. «Erakusketak denbora tarte horretan egon ziren pertsonen bizipenak balioan jartzea du xede».
Erakusketa, Foru Aldundiko Zuzendaritza, Koldo Mitxelena Kulturunearen bitartez, Gipuzkoako ondareari buruz bultzatzen ari den lan ildo baten barruan kokatzen da. «Erakusketak memoria historikoari ekarpen bat egitea nahi genuen«, dio Aitor Azurkik, erakusketaren sustatzaile eta ikertzailea. Hori dela eta, jada hasia zegoen ikerketa batekin jarraitzea erabaki zuten erakusketa burutzeko. »Ikerketaren garrantzia oso handia izan da, izan ere 12.000 borrokalari gipuzkoarren zerrenda osatzea lortu dugu, gaur arte existitzen ez zena. Hori izan da memoria historikoari egin diogun ekarpen txikietako bat«, azpimarratzen du Azurkik. Erakusketa osatzeko, bestalde, Koldo Mitxelena liburutegiak gerra zibilari buruz dituen funtsak ere erabili izan dira; garai hartako kartelen eta materialen lagin bat eta urte haiei buruzko komiki sorta bat.
Informazio eta dokumentu hori guztia sailkatzeko, erakusketa eremu desberdinetan dago antolatuta eta elementu ezberdinek osatzen dute eremu bakoitza: mementoko argazkiak, garaiko kronograma bat eta gipuzkoarren izen-abizenak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.