Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Aitor Bizkarra abadiñoarrak irabazi du aurtengo Basarri Bertsopaper Saria

'Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari' bertso sortarekin irabazi du saria

Viernes, 5 de julio 2024, 02:00

Aitor Bizkarra bizkaitarrak irabazi du aurtengo Basarri Bertsopaper Saria. Abadiñoarra da bertsolaritza sariaren XL. edizioaren garailea, 'Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari' bertso sortarekin. Aurrekoetan bezala, gai librea zuen deialdiak. Sari banaketa ekitaldia Bertso Astearen baitan egingo da datorren ostegunean, uztailaren 11n, bertso musikatuen saioaren ostean. Txapelarekin batera 1.800 euroko saria jasoko du Aitor Bizkarrak.

Publicidad

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egañak osatu dute aurtengo sariketaren epaimahaia eta honela baloratu dute Bizkarraren lana: «Gaiari heltzeko egileak hartutako ikuspegia orijinala iruditu zaigu oso. Itsas terminologiak eskaintzen dituen aukerak ongi baino hobeto baliatu ditu bestelako kontuez aritzeko. Literatur baliabideak egoki darabilzki eta esanindarrari mesede egiten dioten erreferentziak ere – Prestige, Atlantida, Anari, Rimbaud...– tentuz hautatuak dira. Bertso egitura oso klasikoa izan arren –neurri, errima, doinu– bertsoek ohikoan uzten dieten baino tarte handiagoa uzten dio irakurle edo entzule bakoitzaren interpretazioari».

Guztira 12 lan

Basarri Bertsopaper Sariaren 40. edizio honetan, guztira 12 lan aurkeztu dira. Irune Urbieta, Kultura zinegotziak azaldu duen moduan, «nabari da herri honek izan duen bertsolaritzarako eta sormenerako grina oraindik bizirik dela eta pozgarria da urtetik urtera ain maila oneko lanez gozatzeko aukera izatea».

1985ean antolatu zuen lehena Zarauzko Udalak euskara eta bertsogintza sustatzeko eta garailea Pello Esnal izan zen. Zerrendan daude Imanol Lazkano (1986, 1994), Joxe Aierbe (1987), Andoni Egaña (1988), Pello Esnal (1989, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1999, 2013), Jose Mari Lertxundi (1990), Xabier Mujika (1993), Nikolas Zendoia (1998), Julian Albistur (2000), Xabier Etxeberria (2001), Ekaitz Goikoetxea (2002, 2003, 2015, 2016, 2017, 2019, 2021), Jose Luis Urdangarin (2004), Xabier Etxeberria (2005, 2006), Xabier Azkue (2007), Jon Martin (2008), Iñigo Legorburu (2009), Aitor Albistur (2010), Iñaki Gurrutxaga (2011), Ane Labaka (2012), Alaitz Sarasola (2014). Ibai Esoain (2018) eta Haritz Mujika (2020).

Azken bi edizioak, 2022 eta 2023koa, Aner Peritz 'Euzkitze' bertsolari zarauztarrak eskuratu zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad