Borrar
Aktore izan nahi duen gaztearen egunerokoa
'Egia gordinetik'

Aktore izan nahi duen gaztearen egunerokoa

Iñaki Beraetxek zuzendu du 'Egia gordinetik' soinu-fikzioa

J. A.

Sábado, 29 de marzo 2025, 14:16

Mari Sagarzazuk (Mikele Arizkorreta) aktorea izan nahi du, baina helburu hori lortzeko zenbait oztopo aurkitzen ditu bidean. Noski, txanponaren beste aldea ere biziko du, une zirraragarriekin. Halaber, baserri munduaren eta kalearen arteko aldea ere jartzen du agerian tramak. Biak uztartzen dituen 'Egia gordinetik!' soinu-fikzioa Iñaki Beraetx aktore, zuzendari eta gidoilariak gidatu eta jada estreinatu da Guau plataforman.

Honetan protagonista gaztearen bizitza ezagutuko du entzuleak, etapa berri baten hasiera, alegia. Baserria-kalea munduak Marik eta Oihanak (Ainhoa Artetxe) islatzen dituzte. Mariren aita (Egoitz Lasa) atzerakoia da eta traba egiten dio alabaren izaerari eta garapenari. Antzerki eskolan ere izango du gauzak erraz jartzen ez dizkion irakasle bat.

Gazte askok egunerokotasunean bizitzen dituzten hainbat egoera jorratzen dira soinu-fikzioan: ikasketak, lana, amodioa, inbidiak, lagunartea… Banbalina arteko amodio istorio honetan makina bat aktorek hartu dute parte. Tartean daude Mikele Arizkorreta, Ainhoa Artetxe, Judith Huegun, Marga Altolagirre, Egoitz Lasa, Iñigo Azpitarte, Agurtzane Intxaurraga eta Aitzole Araneta, besteak beste. Musika Joseba Beristainek egindakoa da. Ekoizpena, berriz, On timek egin du.

Soinu-fikzioa hamabi atalez dago osatuta, eta bakoitzak hamar minutu inguruko iraupena du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aktore izan nahi duen gaztearen egunerokoa