
Herriz herri, auzoz auzo, ia Euskal Herri osoa zeharkatu badu ere barre, algarak, umorea eta euren emankizunarekin gozaraziz, oraindik Gure Zirkuak baditu zenbait txoko zapaltzeko. Halaxe da eskuinalde deitutakoarekin eta zorra kitatzeko asmoz bertan ezarriko dute hainbeste une on eman dituen karpa maiatzaren 4tik 17ra. Ez da geldialdi hutsala gainera, honekin zortzigarren birari hasiera emango baitiote. Sarrerak apirilaren 1ean jarriko dira salgai www.gurezirkua.eus atarian.
Publicidad
Lehen geldialdia Algortako Portu Zaharreko parkea izango da eta aipatutako datetan bederatzi emanaldi eskainiko dituzte. Ostean Getxo ere dute jomuga. Lehena esan bezala maiatzaren 44an, igandea, izango da 17:00etan eta ostean, ohi bezala, ostiral, larunbat eta igande izango dira emanaldiak. Bi ostiraletan, 9 eta 16, arratsaldeko 19:00ean irekiko da karpa; bi larunbatetan, 10 eta 17, emanaldi bikoitza izango da, lehena 16:30ean eta bigarrena 19:00etan eta maiatzaren 11n ere bi izango dira, 12:00etan eta 17:00etan.
Bere sorreratik izan du Gure Zirkuak karpak ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, diote. «Baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere» eta «ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», gaineratu dute. Hala ere, oraindik ere bada zapaldu ez duen euskal herrialderen bat, eta horregatik, zazpigarren bira honen xedea bertara iristea izango duela jakinarazi dute zirkutik.
«Nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua duten artistez osatutako konpainiak ezinezkoarekin jolas egin asmo du, eta beren ametsetako ikuskizuna eskaini. Beren arte eskuzabal eta herrikoia erakutsi nahi digute. Beren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi dute herri osoarekin, adin eta maila guztietako herritarrekin», diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.