Borrar
Urgente Cortada la GI-627 en Leintz-Gatzaga por un desprendimiento
Ama-alaba harremana eta zaintza lehen lerrora dakar antzezlanak. Argazkiak Renata L. Etanowsky
Amatasuna eta zaintza, taula erdira
'Zorretan'

Amatasuna eta zaintza, taula erdira

XXV. Donostia Antzerki Saria jasota, ostegun honetan Victoria Eugenian izango da «bizitza bera» mintzagai duen eta «absurdotik» enfokatua dagoen antzezlana

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 23 de marzo 2025, 09:09

Bizitzako une ezberdinetan denok nabaritu dugu zainduak izan garela». Argi du Agurtzane Intxaurraga, Hika Teatroa konpainiako eta ostegun honetan XXV. Donostia Antzerki Saria jasoko duen 'Zorretan' antzezlanaren zuzendariak. Epaimahaiak bere ebazpenean ikuspegi hori nabarmendu izana «ospatzeko» modukoa dela iritzi du eta jada ibilbide polita izan duen obraren beste pauso pozgarri bat. «Publikoaren erantzuna zoragarria izan zen hasieratik eta deitu nindutenean Donostia Saria irabazi genuela poz bikoitza eta hirukoitza ere sentitu nuen, saria euskarari lotua dagoelako eta Hikak beti izan du konpromisoa euskararekin eta euskal kulturarekin». Arratsaldeko 19:30ean hasiko den manaldirako gonbidapenak asteartean izango dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Bizi dugun une honetan arte eszenikoak «inoiz baino beharrezkoagoak» direla aldarrikatzen du, batik bat «enpatia lortzeko». «[Antzerkia] kolektiboa da, entzun egiten duzu eta egun ez gaude hain ohituak, kontatzera bai. Emozioak kudeatzeko gizarteak psikologora joatea behar du». Elkarrizketa horretatik, gainera, ikasi egiten dela azpimarratzen du. «Besteen begietatik ikusten da beharbada zure arazoa dena, edo auzokoarena edo urrutikoagoarena. Beste toki batean jartzen zaitu, bizi dugun mundua ulertzeko eta enpatia lortzeko tresnak ematen dizkizu».

Ildo horretan, 'Zorretan' obrak gizarteko lehen lerrora etorri den zaintzaren gaia lantzen du. Hori bai, aldaketa duela gutxi eman dela oroitzen du Intxaurragak. «Gizarteak guri egokitu zigun, emakumeongan zegoen kokatua eta inork ez zuen zalantzan jarri 'stop, nahikoa da' esan genuen arte. Gizarteari ekarri dio dekonstrukzio totala eta estruktura patriarkal kapitalista horrek funtzionatzen ez duela ikustea. Zaintza ez da genero kontua, guztioi dagokigu». Abiada bizian joanda «arazo bihurtu» dela dio. «Ez dago denborarik, egiten duguna estresetik egiten dugu eta harremanak mindu».

Kolpeko sorpresa

Lore (Miren Gaztañaga) eta Jon (Jabi Barandiaran) aspaldian dira bikote eta bigarrenak Dolores (Iñake Irastorza), lehenaren ama, etxera etortzera gonbidatuko du. Aztoratu egiten da, ez baitu bere burua hartan, zaintzan, ikusten. «Orain arte harreman normalizatu eta polita lortu du, egunero deitzen dio, geratuko da... Baina momentua iristen denean, enteratzen denean, ume sentitzen da. 'Nik ez dakit zaintzen, ez zait ateratzen, ez naiz hain enpatikoa, bakartia naiz' dio», xehatzen du Intxaurragak. Bere esanetan Loreren «gatazka ama» da, ikusleak «zoragarri» ikusten duena, baina harekiko duen «beldurrak ez dio ikusten uzten».

Datuak

  • Konpainia. Hika Teatroa. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaram.

  • Lekua eta ordua. Martxoak 27, 19:30ean.

  • Sarrerak. Gonbidapen bidez. Martxoaren 25ean eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, 11:30etik aurrera.

Planteamendua hainbat ertzetatik egin zitekeen eta prozesuan Intxaurragak ere aldaketak izan zituen. «Lehen asmoa komedia egitea zen, baina bizitzak eta bizi dudan horrek eragiten dit. Kolore askotakoa da eta ez diot uko egingo. Nahasketa bat atera zitzaidan eta lehendik egin ez ditudan lurraldeetan murgiltzen saiatzen naiz, kasu honetan absurdoan». Definizioa eskatuta «tragedia, komedia, absurdoa eta poetikoa» uztartzen dituela dio.

Era berean, ez zuen ama gaixo irudikatu nahi. «Zoragarria da, hasieratik nahi nuen hala». Eta papererako Iñake Irastorza nahi zuela. «Donostiara 20 urterekin etorri nintzenean erreferentea zen, bis komiko eta malgutasun handia dauka. Oso erraza zen beste horretan erortzea, Bernarda Alba bezalako ama gogorra, baina harekin ama goxoa, alaia, bizipoza duena, energia daukana irudikatzen nuen».

Hautuak «berezitasuna» eman dio ikuskizunari eta ia funtsezkoa dena lortzea, «emozioak sortzea», ahalbidetu du. «Izan daiteke tragediatik edo komediatik, baina ikuslea emozionatzen bada hausnarketa eramango du», dio. Intxaurragarentzat arte eszenikoek entretenitzeaz gain «transformazioaren erantzukizuna» ere badute. «Antzerkira sartzen zarenetik ateratzen zarenera zerbait eragin izana zure barruan, erraietan, tripetan. Etxera eramango duzuna eta hausnarketarako bidea emango dizuna, edo ohiko bizitza horretan aste edo urte batera gertatzen zaizunean orduko hartan ikusi zenuen huraz oroitzea».

Sormen prozesuan «askatasun osoa» izan zuten eta horrek azken emaitza hobetu zuen. Estreinalditik, aldiz, aldaketa gutxi izan da. «Zati bat kendu genuen, baina ez du eragin estrukturan».

Dolores (Iñake Irastorza), obrako une batean.

Hika konpainiaren 35. urteurrena biribiltzeko aitortza eta saria

'Zorretan' antzezlanak Hika konpainiaren 35 urteurrenarekin kointziditu zuen eta sormen-prozesua zein ostean etorritakoa asko gozatu du Agurtzane Intxaurragak. «Noizbait aitortu izan dut lehen aldia izan zela nire buruari baimena eman niola ospatzeko. Nire lagun batek esan zidan 'ostras, hori asko da'. Hor konturatu nintzen arte eszenekioetako estruktura bati eusten, sormenari eusten irautea, emakume izanda zuzendaritzan, kudeaketan... Ez da erraza izan eta horra iritsi nintzen. Ez ospatu gala bat eginez, sormenari ekinez baizik eta oso urte oparoa izan zen». Emaitzen zerrendan daude 'Atearen beste aldean' obraren estreinaldia, '35 urte eszenari begira' dokumentala edo XXV. Donostia Antzerki Saria irabazi duen 'Zorretan'.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amatasuna eta zaintza, taula erdira