Secciones
Servicios
Destacamos
Lau urteren bueltan, zirkulua itxi du 'Other Words-Beste hitzak' proiektuak. Antologia liburua kaleratu dute, hizkuntza gutxituetan idazten duten autore batzuk beste herrialde batzuetan sorkuntza-egonaldiak egitean idatzitako testuekin. Liburu mardula da, 515 orrialdekoa. Guztira, 34 testu jaso dituzte frisieraz, mazedonieraz, eslovenieraz, irlanderaz, eta, nola ez, euskaraz. Pozik agertu dira arduradunak burututako lanarekin, «ikaragarri hazi den proiektua» bukatze hutsak eman dien harrotasuna erakutsiz.
Donostiako 2016ko kultur hiriburutzarekin hasi zuen bidea ekimenak, hizkuntza gutxituetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatzea helburu, zenbait herrialdetako bazkide sarearen bitartez.
Horietako batzuk elkartu dira Donostian bertan, liburuaren aurkezpena egiteko: Imanol Galdos Other Words-en koordinatzaile nagusia, Idoia Noble zuzendari artistikoa eta Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editorea, batetik, eta Orlagh Ní Raghallaigh Other Words-en irlandar ordezkaria, Peter Tomaž Dobrila esloveniar ordezkaria eta Jelle Krol frisiarra, bestetik.
Idazleei dagokienez, guztira 34 izan dira proiektuan parte hartutakoak. Euskaldunak, Ekaitz Goikoetxea, Yoseba Peña, Beatriz Chivite, Eneko Aizpurua eta Ainara Maia.
Prosazko testuak, poesia, fikzioa eta ez-fikzioa jaso dituzte antologia liburuan. Liburua ez du lotzen gai edo genero zehatz batek; helburu izan dute idazleen arteko trukea bera, komunitate ezberdin horietako sortzaileen saretzea. Poesiatik kazetaritzaraino doazen testuak bildu dituzte, adin, ofizio eta estilo desberdinetako sortzaileek eginak.
Galdosek liburuaren hitzaurrean adierazi duenez, «elkarren berri izan eta elkarri gurearen berri ematekoa» izan da xedea, «norberarena sendotzeko ondokoaren ezaguera eta ibilbideak baino tresna seguru eta fidagarriagorik gutxi ditugu eta eskura».
Jendearen eta tokien inguruko liburutzat dute argitalpena, kontaktua eta komuneko leku bat sortzea ahalbidetu dituena. 30 egonaldi desberdinetan burututako lanak dira –urtean hamar, hiru urtez–, eta bakoitza hizkuntza originalean soilik argitaratu dute. Ekimenaren webgunean, hori bai, euskarara itzulita irakurri daitezke idazlanak.
Donostia Kultura lider izan duen proiektua «iraunkortasunerako tresna» izatea nahi dute «sorkuntzaren aldeko aldarria». Hiruko euskaldunak nabarmendu du, baita ere, proiektuaren zubi-izaera. Oihartzuna eman die beraien herrialdeetan idazleei, proiektu berrien sorrera bultzatu du, eta oro bat, ikusgarritasuna eman die normalean alboratuta egon ohi diren hizkuntza zein gaiei. Ekimena telebista kate jeneralistetan ateratzea lortu dute, besteak beste. Normalean hizkuntza zehatz baterako sortzen duten idazleen lana muga fisiko horietatik ateratzea, hain zuzen.
Liburuaren argitalpenak ziklo bat ixten badu ere, nolabait aurrera egingo duela uste dute. Adibidez, jaso dute Feroe uharteetatik proposamena elkarlanerako.
Uztailaren 26an, halaber, egitasmoan parte hartu duten euskal idazleek euren literatur egonaldien berri emango diete Pasai Donibaneko Kulturgunera bertaratutakoei. 'Topagune' gelan bat egingo dute, 19:00etan.
Ofizialki Dublinen itxiko da 'Other Words-Beste hitzak' proiektua, uztailaren 31ko ekitaldian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.