Apirilaren 21ean amaituko da Kimuak programara film laburrak aurkezteko epea

Berrikuntza gisa, kimuak.basqueaudiovisual.eus web plataforma berriaren bidez egingo da prozesua

J. Agirre

Martes, 2 de abril 2024, 12:49

2024ko programan parte hartu ahal izateko hautagaitzak apirilaren 21a arte jasoko dira. Hartarako, berrikuntza gisa, kimuak.basqueaudiovisual.eus web plataforma berriaren bidez egingo da prozesua. Aurreko bi urteetan bezala, Euskal Hirigune Elkargoko eta Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Publicidad

Oinarrietan zehaztutako irizpideen arabera, deialdian parte hartu nahi duten egileek gehienez 30 minutuko iraupena duten lanak aurkeztu ahalko dituzte, 2023ko ekainaren 1etik aurrera amaitutakoak izan beharko dira eta soilik bakarra aurkeztu ahalko da. Era berean, film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute.

Eskaera onartzen denean, parte-hartzaileak mezu elektroniko bat jasoko du. Behin hautatuen zerrenda jakitean lanak 'Kimuak' deiturapean jaso eta nazioarteko zinema-jaialdi, erakunde eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietara bidaliko dira.

KIMUAK Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen dena. Halaber, Euskadiko Filmategiaren lankidetza jasotzen du film laburrak Euskal Herrian proiektatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad