![«Aresti irakurri eta Aresti entzuteko» arratsaldea Oiartzunen](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/17/oiartzun-kHlB-U220177488796jHE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![«Aresti irakurri eta Aresti entzuteko» arratsaldea Oiartzunen](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/17/oiartzun-kHlB-U220177488796jHE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
«Aresti irakurri eta Aresti entzuteko» arratsaldea proposatu dute Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astizek igande honetarako Oiartzunen, Oiartzungo Kantagiltza Elkarteak eta 1545 argitaletxeak antolatutako ekitaldian. Musika eta literatura uztartu nahi dituen ekimenaren hirugarren edizioa izango da eta azken sarrerak oraindik eskuragai daude zortzi euroko prezioan
Aurkezpen gutxi behar du Gabriel Arestik, euskal literaturako «izen handietako bat», ibilbide oso oparoan «ekarpen neurrigabea» egindakoa. Emanaldian haren kantuak eta poemak izango dituzte ardatz, izan ere «hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baititugu zer esaten duten ikusten ere».
Hala, Arestiren obra birbisitatuko dute «paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena».
Kartela: Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz.
Noiz: maiatzaren 19a, igandea. 18:00etan.
Non: Landetxe aretoa, Oiartzun.
Sarrerak: 8 euro. https://sarrerak.oiartzun.eus/entradas/-/view/event/199584
Antolatzaileak: Kantagiltza eta 1545 argitaletxea.
Literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Kantagiltzak eta 1545 Argitaletxeak lehenez 2022an batu zituzten indarrak eta orduko hartan Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaran izan ziren gonbidatuak 'Apoaren itzala' emanaldiarekin. Hurrengo urtean, 2023an, Gari eta Iñigo Astiz Landetxe Kultur Aretoan izan ziren 'Behin bizitzea' izeneko saioarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.